Borrar
Makusi plataforma digitalaren aurkezpena.
Makusi jaio da, haur eta gaztetxoentzako euskarazko lehen plataforma digitala

Makusi jaio da, haur eta gaztetxoentzako euskarazko lehen plataforma digitala

Adinaren arabera sailkatutako euskarazko marrazki bizidunak, telesailak, filmak… eskainiko ditu, baita ekoizpen propioak ere

Zurekin

Viernes, 26 de abril 2024, 13:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Duela egun batzuk iragarri genuen eta gaur esan dezakegu jaio dela Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko lehen unibertso digitala, EITBren eskutik. EITBk sortutako komunitate berri honetan entretenimendua da nagusi, euskaraz; eta etxeko txikienek modu seguruan biziko dituzte on-line esperientziak. «Makusik gure hizkuntzan eta kulturan murgiltzeko aukera eskaintzen die haur eta gazteei, edukien eskaintzarik onenarekin eta teknologiarik puntakoena erabilita, gailu eta ingurune guztietatik sartu ahal izateko. Hala, kontsumo ohitura berrietara egokitzen jarraitzen du EITBk, baita haur eta gaztetxoen artean ere», diote.

Makusi unibertsoak bi zutabe nagusi ditu: plataforma digitala eta kluba. Eta biak eskura izango ditugu, doan. Plataformari dagokionez, haur eta gaztetxoentzako askotariko ikus-entzunezko eskaintza izango du: marrazki bizidunak, fikzioa, animazioa, telesailak, filmak… eta, nola ez, ekoizpen propioak. Edukiak adinaren arabera pertsonalizatuta eskainiko ditu, eta bakoitzak sustatzen dituen balioen deskribapen fitxa ere erakutsiko du.

Plataforma berriaren jaiotzarekin batera, hiru saio propio estreinatu ditu Makusik: 'Potx eta Lotx', txikienentzako pailazoen programa; 'Kalaxka', Aritz Mendiolak eta @anepe.acedo-k aurkeztutako gaztetxoentzako aktualitatezko magazina; eta 'Power Up', euskaraz sortutako fikzioa, bideo-jokoaren mundua oinarri hartuta, nerabeen eguneroko gaiak eta arazoak jorratzen dituena. Marina Ostolaza eta Ibai Ugarte ditugu bertan protagonista. Ostiralero eduki propio hauen atal berri baten estreinaldia izango da Makusi plataforman.

Edukiak ikusteko nahikoa da erregistratzea, eta ohi bezala, plataforma berri hau gailu nagusienetan egongo da eskuragarri ostiraletik aurrera: webgunean, mugikor eta tablet-etan (aplikazioa Google Playn eta App Storen bitartez jaitsita); EITBko hbbTV zerbitzuan (botoi gorria). Laster Smart TV telebistetan ere ikusgai egongo da (Samsung eta LG marketan) eta chromecast gailuan edo norberaren Android gailutik TVra cast egiten.

Umeen Makusi Klubak, berriz, abantaila ugari eskainiko dituela aurreratu dute: zozketak eta lehiaketak, ikuskizunetarako sarrerak, zorion-agurren bideoan azaltzeko aukera, erabiltzaile-txartel digitala, eduki berrien eta estreinaldien newsletter bereziak… Interesa baldin baduzu, jakin ezazu bertako kide egitea doakoa izango dela.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios