Hiru bertso saio urtea hasteko
Zurekin
Viernes, 8 de enero 2021, 23:02
Bertsozale Elkarteak gogotsu ekingo dio 2021ari, aurreko urtea baino hobea izango den itxaropenez. Horregatik, ''bertso plaza hauspotzeko' asmoz, hiru Bertso Egun antolatu ditu urtarrila, otsaila eta martxorako.
Publicidad
Urtarrilaren 30ean egingo da lehena Hazparnen (Amets Arzallus, Elixabet Etxandi, Maialen Akizu eta Sustrai Colina); otsailaren 13an, bigarrena, Iruñean (Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira); eta hirugarrena, martxoaren 27an, Getarian (Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi). Aretoan ez ezik (Mendeala, Gayarre eta Balenciaga Museoa, hurrenez hurren, 12 euroko sarrerak ordainduta), Internetez (5 euro) ere jarraitu ahalko dira saioak.
Bertsozale Elkarteak zehaztu duenez, 2019an egin ziren hamar bertso saioko, lau egin ziren 2020an, % 60 gutxiago. Jaialdiek (bertsolariak oholtzan eta haien aurrean ikus-entzuleak) eutsi diote ondoen pandemiaren kolpeari, eta lagunarteko eta libreko saioek jaso dituzte kalte handienak, otorduetan edo mahai-inguruan egiten direnak eta gai jartzailerik gabe bertsolariek ikus-entzuleengandik hurbil kalean egiten dituztenak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión