Gerrako kronika biziraule baten ahotan
Aiora Sampedro
Viernes, 10 de octubre 2025
Gerra Zibilaz asko idatzi eta kontatu dela diote hainbatek, dagoeneko ez dagoela ezer berririk kontatzekorik, baina kontua da, hemen aipatzen den komikiaren ahots autorialak ondorioztatzen duen bezala, gerratik arrasto fisikorik gabe bizirik atera zirenen zauri emozionalak orain arte ikusezinenak izan direla. Eta haiek ere merezi dutela gure arretarik.
Publicidad
Egia esan, kontakizunak, bere ezaugarri autobiografikoa dela eta, gatazka politikoaren ikuspegi introspektiboa eskaintzen du. Komikiak ez du gertaturiko gertaera historikoen testigantzan edo horien balorazio politikoan zentratzen, baizik eta jasan zituzten herritarrek bizitako emozioak aurkezten ditu: beldurra, ziurgabetasuna, mesfidantza. Gerra zibilaren gordintasuna ezerk baino hobeto transmititzen duen sentipenen zurrunbiloa. Zaila da gaur egun imajinatzea gure arbaso hurbilenek zer nolako bidaia egin behar izan zuten bizirik irauteko. Kateriñeren kasuan, urtebete eta hilabete batzuetan bakarrik bizi izan zen, gerratik eta tropa frankistetatik ihes eginda, besteak beste, Donostian, Bilbon, Castro Urdialesen, Santanderren eta Bordelen.
-
Kateriñe Letamendi Maitena Illarramendi eta Iñigo Sarasola. Erein. 2025. 128or. 25,50 euro
Komikiaren irudiek egoeren gordintasuna areagotzen dute: jende pilaketak errefuxiatuen joan-etorrietan, etengabe ezkutuan gorde beharra, baldintza osasungaitzak erbesteko ostatuetan, malnutrizioa... Eta era berean, irakurle txikienei eskoletan historia transmititzeko artefaktu egokia bihurtzen dute: irudiak marrazki bizidunen estetikatik gertu daude, tamaina eta kolore deigarrikoak dira eta testua ere zuzena eta neurritsua da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión