Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 5 de diciembre
Txapelketan parte hartu duen talde bat eta haien maketa lehiaketako proban.

Ver 14 fotos

Txapelketan parte hartu duen talde bat eta haien maketa lehiaketako proban. Pankra Nieto

«First Lego Leaguek teknologiaren arloari buruzko ezagutza handia eman digu»

Larunbat honetan ospatu da txapelketa Bilbo, Arrasate eta Donostian aldi berean. Euskadiko 42 ikastetxek parte hartu dute

Mikel Garcia

Sábado, 4 de marzo 2023

Comenta

Sei hilabete izan dituzte Euskadiko 42 ikastetxetako 2.000 ikasle baino gehiagok Legoko piezekin eraikitako robota sortzeko. Eta, larunbat honetan, parte hartzaileek Innobasquek antolatutako First Lego League Euskadi txapelketako 14. edizioa ospatu dute aldi berean Bilbon, Arrasaten eta Donostian.

Aurtengo ediziorako aukeratutako gaia energia berriztagarriak izan da, eta horren inguruko maketa bat eraiki behar izan du talde bakoitzak azken hilabeteetan. Robota diseinatu eta eraikitzeko aurretiazko prestakuntza izan dute gazteek ikasgelan, eta, horretarako, robotika eta zientzian adituak diren entrenatzaileak izan dituzte.

Deustuko Unibertsitateko errektorea den José María Guibertek esan duenez, txapelketaren helburua gazteen artean zientzia, ingeniaritza, matematika eta teknologiarekiko zaletasuna sustatzea da: «Lehiaketa honekin sorkuntza sustatzea bilatzen dugu, baita talde lana bultzatzea ere. Horretarako, taldekideek elkar entzuten, batera lan egiten eta ideia ezberdinak probatzen ikasi behar dute», adierazi du. «Azken finean, oztopoei konponbidea aurkitu behar zaie eta horregatik ikasi behar dituzte oinarri hauek. Zalantzarik gabe, txapelketa honek hori modu ezinhobean lantzeko balio die», jarraitu du.

'First Lego League' nazioarteko lehiaketa da, baina Espainia osoan gaur ospatu da. Lehiaketa bi mailatan banatuta dago adinaren arabera. Txikienak, 6 eta 9 urte bitarteko umeak, 'Explore' izenekoan lehiatu dira, eta, helduagoak, 10 eta 16 urte artekoak, 'Challenge' mailan.

Urduritasuna sumatzen zen ikasleen aurpegietan Deustuko Unibertsitatean ospatutako proba hasi baino minutu batzuk lehenago. «Ekintza polita delako apuntatu gara», adierazi dute Zornotzako Karmengo Ama ikastetxeko umeek. «Taldekide guztiok parte hartu dugu maketa hauen eraikuntzan, eta batera lan egin izana oso garrantzitsua dela uste dugu. Makina hauek eraikitzeko txandakatzen joan gara».

Ezkerretik eskumara eta goitik behera, lehenengo argazkian txapelketako irabazleak, San Fidel Ikastola (Gernika). Ordoren bigarren postuan geratu den taldea, Stem Toki-Edurobotic (Portugalete). Azkenik ikaskideak animatzen aritu den neska taldea. Innobasque
Imagen principal - Ezkerretik eskumara eta goitik behera, lehenengo argazkian txapelketako irabazleak, San Fidel Ikastola (Gernika). Ordoren bigarren postuan geratu den taldea, Stem Toki-Edurobotic (Portugalete). Azkenik ikaskideak animatzen aritu den neska taldea.
Imagen secundaria 1 - Ezkerretik eskumara eta goitik behera, lehenengo argazkian txapelketako irabazleak, San Fidel Ikastola (Gernika). Ordoren bigarren postuan geratu den taldea, Stem Toki-Edurobotic (Portugalete). Azkenik ikaskideak animatzen aritu den neska taldea.
Imagen secundaria 2 - Ezkerretik eskumara eta goitik behera, lehenengo argazkian txapelketako irabazleak, San Fidel Ikastola (Gernika). Ordoren bigarren postuan geratu den taldea, Stem Toki-Edurobotic (Portugalete). Azkenik ikaskideak animatzen aritu den neska taldea.

Proiektuak aurrera ateratzeko adituen laguntza izan dute gazteek. Julen Garcia Edurobotic programazio eta robotika eskolako irakasleak dio azkeneko hilabeteak «zoramen handia» izan direla. «Lasai hasten zara maketa eraikitzen prestatzeko denbora asko dagoelako. Baina denborak azkar egiten du aurrera eta azkenean txapelketako aurreko egunera arte ez duzu amaitzen», adierazi du. «Geure kasuan bi maketa egiten hasi ginen eta azkenean bakarra aurkeztu dugu denboraren arazoagatik».

Irabazleei dagokienez, Bizkaiko hiru garaile izan dira: Gernikako San Fidel Ikastolako Sanfitek_Land eta Sanfitek_Fire taldeak, eta Portugaleteko StemToki-Edurobotic zentroko Edurobotic Energy taldea. Bestalde, Gipuzkoako Axular Lizeoko Overclock taldeak eta Santo Tomas Lizeoko Lizeobots A taldeak eraman dituzte golardoak. Azkenik, Arabako Urkide ikastetxeko Legokide 1 taldeak ere irabazi du.

Orain sei talde horiek Espainiako finalerako sailkatu dira. Han nazioarteko txapelketara igarotzeko aukera izango dute martxoaren 25ean eta 26an, eta hor irabazten duten taldeak herrialde bakoitzeko maketa onenekin lehiatuko dira AEBetan.

Nesken presentzia txapelketan

Nesken presentzia txapelketan nabarmenagoa da urtez urte, antolatzaileek bildutako datuen arabera. Partaideen %47 neskak izan dira aurten. «Badaude mutil baino neska gehiago dauden ingenieritza gradu batzuk, biomedikuntza adibidez», dio Guibertek. Bere ustez, egitasmo hauekin neskak mundu teknologikora hurbiltzeko aukerak handitzen dira. Gainera, «oreka» bat lortzeko, mutilak osasun zientzietan aritzera animatu beharko liratekeela adierazi du.

Hala ere, bai mutilek bai neskek ikasgelan ikasi dute lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa izan duten jakintza. Azken sei hilabeteetan teknologian eta zientzian adituak diren irakasleak izan dituzte, eta haiek horrelako proiektu bat eraikitzeko beharrezkoak diren teknikak erakutsi dizkiete. Guztira 20 formakuntza izan dituzte.

Formakuntzen ostean, lanari ekin zioten ikastetxeek. «Lehenengo klasean hainbat taldetan banatu ginen eta proposamenak egin genituen. Ondoren, proiektu interesgarrienak aukeratu genituen, eta, azkenik, ideiak maketa batean batu genituen», adierazi dute Ortuellako San Félix ikastetxeko ikasleek. «Proiektuarekin taldelanean aritzen eta besteen ideiak proiektura moldatzen ikasi dugu», gehitu dute.

Irabazleen ekarpenak

Talde irabazleen berrikuntza proiektuek irtenbide paregabeak proposatu dizkiote edizio honetako erronkari: adinekoentzako parke autosufiziente bat; egun osoan lortzen den energiari esker gauez erabili ahal izango den makina elektrifikatuak dituen haur parke bat; zikinkeriarekin amaitzen duten ureztatze putzuetan jarritako eguzki panelak; argiaren erabilera desegokia kontrolatzen duen robot bat; modulu elektronikoen bidez energia sortzen duen tresna bat eta ariketa fisikoa egiten den bitartean energia lortzen duten kirol makina batzuk, ondoren biltegiratu eta beste une batean erabiltzeko ahalbidetzen dutenak. Parte hartzaileak: Arizmendi Ikastola, Artxandape Ikastola, Avellaneda Ikastetxea, Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea, Bilboko Gaztegueak, Begoñazpi Ikastola, Bera Kruz Ikastola, Berrio-Otxoa Ikastetxea, Berrio-Otxoa Ikastetxea, Centro Renzulli, Centro Renzulli, Colegio Gaztelueta, Colegio Irlandesas Leioa, Colegio Munabe, Colegio San José de Calasanz, Colegio San Pedro Apostol, Urkide Ikastetxea, Vista Alegre, Bizkaia Ikastetxea, Egibide, Elkar Hezi Ikastetxea, Fleming Herri Eskola, IES Oñati BHI, Jado Ikastetxea, Jesus María Ikastetxea, Karmengo Ama Ikastetxea, Lauro Ikastola, Lauaxeta Ikastola, Madre de Dios Ikastetxea, Mariaren Lagundia Ikastola, NClic, Nevers Ikastetxea, Sagrado Corazon Ikastetxea Bermeo, San Felix De Cantalicio Ikastetxea, San Fidel Ikastola, Santo Tomás Lizeoa Ikastola, STEM Toki - Edurobotic, Tecnoclub Elburgo, The English School Since 1967 eta Urdaneta.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «First Lego Leaguek teknologiaren arloari buruzko ezagutza handia eman digu»