Euskaltzaindiak Europa mendebaldeko hizkuntza gutxituek egun bizi duten egunerokotasuna aztertu du liburu batean
«Hizkuntza gutxiagotuak zaindu, euskara jagon» lemapean, Europako zonalde honetan hiztun kopuru eskasa duten hizkuntzen egoera ematen du ezagutzera obra honek
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 8 de mayo 2021, 23:50
Euskaltzaindiak Europa mendebaldeko hizkuntza gutxituek egun bizi duten egunerokotasuna aztertu du liburu batean. «Hizkuntza gutxiagotuak zaindu, euskara jagon» lemapean, Europako zonalde honetan hiztun kopuru eskasa duten hizkuntzen egoera ematen du ezagutzera obra honek. Euskararen Akademia Ofizialak aurkeztu zuen lana ostegunean, maiatzak 6, Iruñean (Nafarroa).
Publicidad
Prentsaurreko honetan Mikel Arregi Euskarabideko zuzendari-kudeatzaileak nabarmendu zuenez, «Pozik gaude, beste behin ere ikusten baita onuragarria eta emankorra dela Euskaltzaindiarekin batera eginiko lana». Era berean, urtero Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak elkarlanean aritzeko hitzarmen bat sinatzen dutela mahaigaineratu zuen Arregik.
Bestalde, Sagrario Aleman Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak liburu honek duen garrantzia goraipatu zuen. Bere esanetan: «lurralde historiko bakoitzeko legeak nolakoak diren aztertzen du obrak, etorkizunean zer nolako urratsak eman beharko diren jakiteko».
Obra hau Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean landu du, Akademiaren mendeurrenaren baitan antolatutako XXIII. Jagon Jardunaldiko hitzaldiak bilduz bere barnean. Izan ere, 2019ko urtarrilean antolatu zuen Euskaltzaindiak Nafarroako hiriburuan Jagon Jardunaldi berezia. Egitasmo honen helburuak argiak ziren, hizkuntza gutxituei buruzko ikuspegia aztertu, eta, baita beste herrialde batzuetan hizkuntza gutxituekin aurrera eramaten den lan eskerga aztertu ere.
Liburuak mintegiotan esku hartu duten hizkuntzalarien mintzaldiak biltzen ditu: Mikel Zalbide euskaltzain osoaren hitzaldia dago, Joan A. Argenterek Espainiako hizkuntz dibertsitatearen inguruan jorratutakoa, Elena Chiocchettirenak Italian hitz egiten diren hizkuntza gutxituei buruzko mintzaldia, Jeroen Darquennesenak Europakoen inguruan egindakoa edota Jean-Guy Talamonirenak frantsesez burututako «De la création d'un champ littéraire à une politique de normalisation linguistique» izenekoa.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión