Haur batzuk, irakaslearekin, klaseko lehenengo egunean. E.C.

ERRUTINAREN KORAPILOA

Domingo, 17 de febrero 2019, 01:45

Agian bi momentu daude urtean errutina goresteko: familientzat ikasturtearen hasiera, haurrak berriz eskolara eramateko unea eta, bigarrena, Eguberrien bukaera. Hor entzun daitezke ohitura sustraituen eta are ohikerien aldeko hitzak, lasaitasunak dakarren hasperen eta guzti.

Publicidad

Gainerako egunetan, errutina asperdurarekin lotzen dugu, irudimen faltarekin, betiere joera kaltegarri bezala aipatzen dugu. Esaten dugu errutina kaltegarria dela bikoteen arteko maitasunerako, hor hasten dela maitasunaren heriotza. Edo errutina gehiegi duen lanbidea txarra dela osasunerako.

Badira, noski, urte osoan eta egunero errutinaren kontra borrokatzen direnak, uneoro nobedadea bilatzen dutenak, errepikapenen kontra jarduten direnak. Beste muturrean errutinatik atera nahi ez dutenak daude, eguneko zeregin guztiak erritu bihurtu dituztenak, ezustea etsai dutenak, jorratutako bideetatik kanpo galbidea besterik ez dagoela pentsatzen dutenak.

Zalantzarik gabe, errutinek bizitza errazten dute. Mahaian jartzen garen bakoitzean ze leku hartuko dugun erabaki behar badugu, oheratzerakoan ze alde aukeratu edo soinketa taldean ze lerrotan jarri erabaki behar badugu, burmuina nekatzen dugu, zeregin horietan garrantzi handiko kontuetarako behar den kemena xahutzen dugu.

Berriz, kasu horietan aldez aurretik erabakitakoa egiten badugu, burmuinak atseden hartzen du, hegazkinaren gidariak pilotu automatikoa martxan jartzen duenean bezala. Horregatik ez dugu askotan egindakoa gogoratzen, une horretan pilotu automatikoa martxan genuelako.

Publicidad

Gakoa, hainbestetan bezala orekan egon daitekeela esan dezakegu eta horrela izan daiteke, baldin eta onartzen badugu pertsona bakoitzak, talde bakoitzak oreka puntu desberdinean kokatzen duela onartzen badugu. Horregatik ikasi behar dugu nola jokatu pertsona ezezagunekin topo egiten dugunean, gurea ez den familia batekin harremanetan jartzen garenean edo lanpostu berri bati ekiten diogunean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad