Emakume ugari enpresa-ehun batean lan egiten. Santurtziko Udala

Emakumeen garrantzia, 50. hamarkadako industralizazio prozesuan, erakusketa batean

'50. hamarkadako emakume langileak. Baserriaren eta fabrikaren artean' titulupean, Santurtziko Casa Torre jauregian bisita daiteke martxoaren 17ra arte. Bertan, 40 bat argazki ikusteko aukera dago

Zurekin

Miércoles, 22 de febrero 2023, 22:03

Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna ate-joka dugu. Egun horren harira, Santurtziko Casa Torre jauregian '50. hamarkadako emakume langileak. Baserriaren eta fabrikaren artea' erakusketa dago ikusgai, martxoaren 17ra arte. Bertan, 40 argazkiren bidez, Bizkaiko XX. mendearen erdi aldeko industrializazio prozesuan emakumeak izan zuen garrantzia isladatzen da.

Publicidad

Izan ere, erakusketaren helburuetako bat hauxe da, garai hartako emakumeek bizi zituzten esparru guztiak mahaigaineratzea. Errealitate sozial hori dela eta, gehienek oso goiz uzten zioten lanbideari, batez ere frankismo garaian, «emakumeoi ume-umetatik sartzen baitziguten muinetaraino ama gisa egin beharreko lanak izan behar zuela lehentasuna», azaltzen dute udal arduradunek.

Itziar Carrocera Berdintasun Arloko zinegotziak Bizkaiko Batzar Nagusiei eskertu die Santurtzik erakusketa jasotzeko emandako aukera, argi eta garbi agertzen baitu «emakumearen lana funtsezkoa izan zela, ezinbestekoa sarritan, enpresa-ehunak biziraun zezan. Garai hartako errealitate sozialak goizegi lanbidea lagatzera behartzen zien. Hala eta guztiz ere, batzuek lan-karrera luzea egitea lortu zuten eta gai izan ziren fabriketako lana etxeko andre gisa egin beharrekoarekin bateratzeko».

Argazkiak Enkarterrietako zenbait elkartek, udalek eta bizilagunek lagatakoak dira, eta bertan ikusten dira garai hartako emakumeek egiten zituzten hamaika lan-mota. Argazkien bilduma Abellanedako Enkarterrietako Museoak egin du eta Bizkaiko Batzar Nagusien jabegopekoa da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad