Gaur goizean aurkeztu da sariketa Bilbon.

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa astelehenean hasiko da

Ohi bezala, lehiaketa honen 33. edizioa taldekakoa izango da eta finala abenduaren 5ean jokatuko da Zornotzako Zelaieta Zentroko auditorioan

Lunes, 27 de octubre 2025, 14:54

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa datorren astelehenean hasiko da, egun horretan izango baita lehenengo kanporaketa Bilboko Urretxindorra Ikastolan. Gaur aurkeztu da txapelketa Bizkaiko hiriburuan, eta bertan egon dira Igor Menika Bizkaiko Bertsozale Elkarteko eragilea, Koldo Bilbao BBKko Kultura arloko arduraduna, Juanjo Respaldiza Bizkaiko Ikastolen Elkarteko koordinatzailea eta Maite Sarasola bertsolaria. Aurreratu dutenez, finala abenduaren 5ean (ostirala) jokatuko da Zornotzan, Zelaieta Zentroko auditorioan.

Publicidad

Ohi bezala, lehiaketa honen 33. edizioa ere taldekakoa izango da. Multzo bitan banatuko dira: gaztetxoak eta nagusiak. Gaztetxoak 18 urtera artekoak izango dira eta hirukotean parte hartuko dute. Zortzi talde izango dira. Nagusiak, berriz, 25 urtera artekoak izango dira, eta bikotean parte hartuko dute. Kasu honetan, bost bikote izango ditugu.

Antolatzaileek aurkezpenean nabarmendu dutenez, kanporatze sistemako txapelketa da, lau kanporaketa, bi finalaurreko eta finala izango dituena. «Saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen multzo bakoitzeko bikoteak egingo du aurrera. Lehenengo faseko saioak goizez izango dira, eta Lehen Hezkuntzan bertsolaritza lantzen ari diren ikasleek izango dute horiez gozatzeko aukera. Izan ere, helburuetako bat bada gazteak eurak ere entzule izatea», esan dute.

Bestalde, finalaurrekoak eta finala arratsaldez izango dira, eta antolatzaileek bereziki saio hauetara joateko deia egin dute. «Euskaltegietako ikasleak etortzera animatzen ditugu, eta horiekin batera, baita publiko zabala ere, saio bereziak izango direlako», gehitu dute. Esan bezala, finala abenduaren 5ean izango da, Zornotzako Zelaieta Zentroko auditorioan.

«Sari ezberdinak egongo dira»

Sariketa izanda, antolatzaileek azpimarratu dute sariak ere badaudela. A mailakoek Elkar bonoa izango dute sari moduan eta hirukote txapeldunak, txapela. Bestalde, B mailakoek sari ekonomikoa ere izango dute eta bikote txapeldunak, txapela ere bai. Amaitzeko, kantaera onenaren saria ere egongo da.

Dena dela, informatu dute azken urteetan egindako moduan, denontzako saria ere egongo dela. «Garrantzi berezia ematendiogu bertso-eskoletako gazteen saretzeari, eta beraz, aurten ere, parte hartzaileentzako bertso egonaldia egingo da azaroan bertan. Besteak beste, bertso-eskola eta egun osoko plana izango dituzte gazteek», amaitu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad