Arturo Campion euskaltzale nafarraren biografia kaleratu du Euskaltzaindiak

Campionek burututako ibilbide literarioaren eta jardun politikoaren berri ematen da liburuan

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 19 de agosto 2020, 21:10

Arturo Campion euskaltzale nafarraren biografia kaleratu du Euskaltzaindiak. Joxemiel Bidadorre euskaltzalearen alargunak bere senarraren paperen artean aurkitu zuen Jose Agerre euskaltzainak Campioni eskainitako lan paregabea.

Publicidad

Bertan Campionek burututako ibilbide literarioaren eta jardun politikoaren berri ematen da. Hala, Euskaltzaiandiak lan hori bildu eta moldatu egin du Euskaltzainak sailean. Liburua Sagrario Aleman eta Patxi Zabaleta euskaltzain osoek burutu dute. Lana Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin argitaratu du.

Hasierako testuak euskara hutsean dira, Aleman eta Zabaleta euskaltzain nafarrek jorratutakoak, hain zuzen ere. Liburuaren gainontzeko edukiak, aldiz, orotara gaztelaniaz daude. Biografia erraz irakurtzen da, 150 orrialde inguru soilik aurkezten baititu.

Campion euskaltzale, idazle, historialari, abokatu eta politikari nafarra izan zen. Euskararen Akademia Ofizialaren fundatzailea izateaz gain, euskaltzain osoa izan zen zendu egin zen arte. Eusko Ikaskuntzako presidente izandakoa da ere. Era berean, foruen, euskal kulturaren eta euskara hizkuntzaren inguruan asko idatzi zuen, gehienetan gaztelaniaz, baina euskeraz zenbait idatzi ere.

Euskaldun berria izan zen. Nafarroa Garaian Nafarroako Euskara Elkargoa eta haren 'Revista Euskara' agerkaria sortu zituen. Politikan, Iruñean zinegotzi izan zen 1881. urtean. Gainera, Nafarroa Garaitik Espainiako Gorteetarako diputatu izan zen 1893. urtean, baita Bizkaian senatari izan ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad