"Euskaraz bizitzeko gai direnek rol garrantzitsua dute"

AEK-k ikasturte berrirako matrikulazio kanpaina jarri du martxan, 'Euskara praktikoa' izena duena

i. crespo

Miércoles, 2 de septiembre 2015, 17:52

AEK-k 2015-2016 ikasturterako matrikulazio kanpaina aurkeztu du asteazken honetan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Kanpaina 'Euskara praktikoa' goiburupean egingo da. Azken urteotako ideietan sakonduta, eta, AEKn hasieratik izan den izaerari eutsita, aurtengo kanpainan "euskara egunerokoan edo lanean erabili nahi dutenek metodo eraginkorra aurkituko dutela AEKn" azpimarratu nahi izan du. "Euskara praktikoa, eguneroko premiei aurre egiteko bideratuta. Ideia horixe da: AEKrekin lortuko duzue nahi duzuen guztia ulertzea, nahi duzuen guztia esatea", azaldu dute.

Publicidad

Halaber, kanpainaren euskarrietako bat izango den spot laburra aurkeztu dute, AEKren mezua "bikain" jasotzen duena. Segundo gutxiko istorioan protagonista Sara Cozar aktorea da, AEKn ikaslea izandakoa. Sara Cozarrek berak aurkezpenean azpimarratu du "oso gustura" egon zela duela bi urte AEKren euskaltegi batean, eta, gainera, haren helburua oso azkar bete zuela, alegia, EGA agiria eskuratzea. Gainera, diru laguntzak ere badirela gogorarazi dute AEKren arduradunek. Zehazki, alde batetik, udal askok ematen dituztenak daude, eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzak HABEren hizkuntz eskakizunak gainditzeagatik eskaintzen dituenak.

Ikasleei aipamen berezia egin die AEK-k, eta bertan Jabi Delgado ere izan da, Portugaleteko Xaribari AEK Euskaltegiko ikasle ohia, "ahalduna". Horrela, 19. Korrikak utzitako hitza gogora ekarri dute, eta datorren ikasturtearen atarian, herritar horien "ahalduntzea" zoriondu dute AEK-koek. "Euskara jakin ez, ahaldundu eta euskara ikastea lortu zuen jendea. Euskara ikasi eta euskaraz bizitzeko gai direnek rol garrantzitsua jokatzen dute, eta haien ahalduntzea, haien 'euskahalduntzea', eredu paregabea da beste herritar askorentzat", azpimarratu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad