Artxandako polikiroldegia.

669.000 euro Artxandako kiroldegia hobetzeko

Lanak amaitzeko epea 20 astekoa da eta helburua erabiltzaileei erosotasun handiagoa eskaintzea da

elcorreo.com

Miércoles, 1 de junio 2016, 00:40

Bilboko Udala ekainaren 6an hasiko da Artxandako Udal Kiroldegian eraberritze lanak egiten. Proiektu osorako aurrekontua 668.866,92 eurokoa da. Lanak 20 asteko epean amaitu behar dira. Proiektu honekin, Bilbao Kirolak erakundeak erosotasun handiagoa eskaini nahi die instalazioen erabiltzaileei.

Publicidad

Horrela, igerilekuaren eta kiroldegiaren estalkiak irazgaiztuko dira. Orain dagoen estalkia bota barik, irazgaizte sistema berri bat baliatuko da eta horren gainean asfalto urtuzko zoladura jarriko da. Halaber, egungo bi tenis pisten ordez, tenis pista berria eta padeleko bi egingo dira.

Gainera, hondatuta dagoen fatxadaren lauza txikiak konponduko dira, eta ebakuaziorako ate berria egingo da. Ate berria zuzeneko sarbidea izango da kanpotik estali gabeko igerilekuetara iristeko eta, aldi berean, ebakuaziorako bidea ere izango da.

Armadura ugertuak saneatu eta estaldura berria jarriko da, egiturak jasaten duen narriadura gutxitzeko. Igerilekuan ere sabai aizun berria ipiniko da. Frontoien zoladura ere konpondu egingo da, bestelako mantentze lan batzurekin batera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad