Urdaibaiko paduretako hegaztiak etxe barrutik ikusteko leihoa zabaldu dau Bird Centerrek
iratxe astui
Gautegiz Arteaga
Miércoles, 18 de marzo 2020, 21:28
Urdaibai Bird Centerreko arduradunek, Biosfera Erreserbaren padurak zuzenean ikusteko kamerak biztu dabez, koronabirusa dala ta ezarritako konfinamendua ahal dan entretenigarrien igarotzeko eta naturarekiko lotura galdu ez daigun. «Naturara urten ezin gaaenez, berau zure egongela arte eroango deutsugu», dinoe Gautegiz Arteagan kokatzen dan zentrutik.
Publicidad
Horretarako, bereizmen handiko bi webcametara konektatzeko gonbitea luzatu dabe. Horreen bitartez, «ikuskizun natural liluragarrienetako bat ikusi ahal izango dogu …. hegaztien migrazioa», dinoe. Kamera horren bitarez, beraz, «Sahara hegoaldeko Afrikatik datozen mokozabalek, arrano arrantzaleek edo tundra artikorantz doazen hegazti txiki limikoloek euren hegaldiakaz gozatzen lagunduko deuskue».
Bolumena igonda, gainera, hegaztien soinuak zuzenean entzuteko aukera be badagola azaldu dabe Urdaibai Bird Centerretik. «Euren sinfoniarekin egunotan etxean egin beharreko egonaldia hobeto eroaten lagunduko dau», baietatu dabe.
Kamerok 24 orduz martxan egongo dira, Urdaibaiko egunsenti eta ilunabar «ahaztezinak» ikusteko aukera emonik. Naturaren museoan dinoenez, ganera, «ordu horreek dira hegaztien udaberriko sinfonia entzuteko momenturik onenak». Zozoak, birigarroak, txantxangorriak eta txepetxak entzun ahal dira egunotan zentruko webgunearen bitartez.
Horrezaz ganera, egurero, 11.00etan eta 18.00etan, lokuzio bi egiten dabez, Urdaibaiko paduretan zuzenean bizi dan guztia azaltzeko. «Ikuskizun naturalaz» gozatu gura dabenek, izan be, Urdaibai Bird Centerren webgunera (https://www.birdcenter.org/eu/berriak/web-kamerak-zuzenean) sartu besterik ez dauke, eta barruan 'Urdaibai zuzenean' loturari klikatu.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión