Gazteentzako 2.115 plaza eskainiko ditu Bilbao Kirolakek udalekuetan

Erakundeko harpidedunentzat atzo hasi zen izena emateko epea, besteena astelehenean irekiko den bitartean

elcorreo.com

Sábado, 30 de abril 2016, 01:48

Bilbao Kirolak erakundeak 6 eta 17 urte bitarteko ume eta gazteei zuzenduriko 2.115 plaza eskainiko ditu kirol udalekuetan, 'Udan primeran kirola eginez' programaren baitan. Izena emateko epe atzo bertan hasi zen Bilbao Kirolak erakundeko harpidedunentzat, eta astelehenean harpidedunak ez direnentzat. Modu honetan, Bilboko Udalak bere eskaintza prestatu du 6-17 urteko ume eta gazteek aisialdian parte har dezaten. Dinamika atseginak eta entretenigarriak eskaintzen dira ume eta gazteen hezkuntza eta gizarte mailako prozesurako, eta aukera ematen zaie jarduera ludikoak eta kirola egiteko. Eskaintza honen bidez, gurasoei familia eta lana bateratzeko era ematen zaie umeak oporretan diren bitartean.

Publicidad

Bilbao Kirolak erakundeak antolatutako 'Udan primeran kirola eginez' programaren helburua umeen artean kirolaren praktika bultzatzea da, eta, horretarako, kirol askoko plan ludikoa eta atsegina eskaintzen du ekaineko azken astetik uztaileko azken astera arte. Aurtengo eskaintza, euskaraz eta gaztelaniaz, honela dago banatuta: dibertsitate funtzionala duten 6-17 urteko gaztetxoentzat 60 plaza, 6-12 urteko umeentzat 1.845 plaza eta 13-15 urteko gaztetxoentzat 210 plaza.

Horrela, dibertsitate funtzionala duten 6-17 urteko gazteentzako programa Errekaldeko eta San Ignazioko kiroldegietan gauzatuko da, 09.00etatik 14.00etara bitartean. Jarduerak hurrengo hauek izango dira: ur jokoak, igerilekua, saskibaloia, eskubaloia, futbola, areto futbola, beisbola, herri kirolak, tenisa, esku pilota, pala eta jarduera osagarriak. Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioaren bitartez eman behar da izena, 94 441 31 81 telefonora deituta.

Bestalde, 6-12 urteko umeentzako 'Udan primeran kirola eginez' programa Artxandako, Deustuko, San Ignazioko eta Txurdinagako kiroldegietan egingo da, jarduera hauekin: ur jokoak, igerilekua, jolas ezagunak, taldekako kirolaren hastapenak, herri kirolak, tenisa, padela (Artxanda eta San Ignazio) edo esku pilota eta pala. Halaber, 13-15 urteko gazteentzako programa Errekaldeko kiroldegian egingo da, 09.00etatik 14.00etara bitartean. Ur jokoak, taldeko kirolak, herri kirolak, tenisa, esku pilota eta pala eta jarduera osagarriak izango dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad