Borrar
Urtero-urtero 30.000-35.000 pertsona inguruk bisitatzen dute Olentzeroren Etxea.

Ver fotos

Urtero-urtero 30.000-35.000 pertsona inguruk bisitatzen dute Olentzeroren Etxea.

Olentzeroren Etxeak kanpoaldeko irudi erraldoiak are handiagoak bihurtu ditu

Gune guztia berriztatu da eta Tartalo, Basajaun, lamien... figurak berregin dituzte

Leire Larrazabal

Astelehena, 12 abendua 2022, 12:28

Comenta

Euskal Herriko parke tematiko bakarra Mungian kokatzen da. Duela hamalau urte zabaldu zituen bere ateak, eta Izenaduba Basoa edo Olentzeroren Etxea bezala ezagutzen da. Baserri izugarri baten aurrean aurkitzen gara, Landetxo, eta dagoeneko bolo-bolo dago. Gainera, bertaratzen direnek, konturatuko dira berrikuntzak aurkezten dituela. Izan ere, kanpoaldea berriztatu dute eta irudi erraldoi guztiak berregin dituzte. «Basajaun, Tartalo, lamiak, sorgina... askoz handiagoak dira eta galtzagorrien herri txikia eta Anbotoko Mariren koba ere berriztatu eta handitu dugu», azaltzen du Edu Barinagak, arduradunetako batek.

Urtero-urtero 30.000-35.000 pertsona inguruk bisitatzen dute Olentzeroren Etxea. «40.000ra heldu garen urteak ere egon dira», gogoratzen du Barinagak. Bi atal berezi beharko genituzke. Batetik, urtarriletik ekainera bitartean ikastetxeak izaten dira nagusi eta euskal mitologia lantzen da. Ikasleak euskal mitologiako pertsonaiak ikustera eta euren inguruko istorioak ezagutzera joaten dira. Bestetik, urritik abendura bitartean, ikastetxeez gain, familiak bertaratzen dira Olentzero ikustera. «Bai, Olentzero ikustera, beragaz hitz egitera, eskutitza ematera...» Beraz, bi publiko mota ezberdindu ditzakegu: 8.000 ikasle ikastetxeekin eta beste 25.000-30.000 familiekin.

  • Sarrerak 9,80 euro. 0 eta 3 urte bitartean, doan. Familia ugariak, 8 euro.

Emozioak pil-pilean plazaratzen dira bertan. «Zure seme-alabak pozik eta liluratuta ikustea Olentzeroren Etxean aurki ditzakegun pertsonaiekin... hori kristona da. Sumun heltzen da Olentzero eta Mari Domingirekin aurkitzen direnean», kontatzen du Barinagak. «Hor sortzen den mundu magiko hori helduei ere heltzen zaie, beraien txikitako garaiak gogoratzen dituztelako», gaineratzen du. Garaiak aurrera doaz eta teknologi berriak sartzeko aukera ere aztertu zuten, baina ia mundu guztiak uko egin zion proposamenari. «Ez ikutu ezer, dagoen bezala utzi. Hau da nik ezagutu dudana eta nire seme-alabak ere berdina ezagutzea nahi dut», esaten zuen jendeak.

Uda honetan, hamar bat kazetari alemaniar Euskal Herria bisitatzera etorri ziren. Mungira heldu zirenean, Landetxo baserria ezagutu zuten. «Olentzero agertu zitzaien eta bi ordu inguru egon ziren galderak egiten. Nor zen jakin nahi zuten, zenbat urte zituen, Papa Noelekin nola moldatzen zen...», azaltzen du Barinagak.

Landetxo baserria, XVI. mendekoa

Izenaduba Basoa 0 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Baina helduentzako proposamenak ere ez dira falta. Izan ere, baserria bera bisitatzeak merezi du, oso historia berezia duelako atzetik. Landetxo Goikoa Bizkaiko baserririk zaharrena eta Euskal Herriko zaharrenetarikoa da. XVI.medean erakia, 1510.ean hain zuzen ere, Mendebaldeko Euskal Herriko baserrietatik balio arkitektoniko handienetarikoa kontsideratua dago.

Landetxo familiak eraiki zuen baserria. Lau mende igaro ostean, 1999an, Mungiako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak baserriaren berreraikuntza lanei ekin zieten eta aditu talde bati eman zioten berreraikitze-proiektu horren ardura. Orduan, baserria erabat desmuntatzea, deseraikitzea erabaki zen; eta deseraikitze lan horretan agertu zen jatorrizko Landetxo, eraikin bikaina eta konplexutasun tekniko handikoa. Egurrezko piezak ordenan jarri, banan-banan konpondu eta falta zirenen ordezkoak egin ziren; habe eta zutabe paregabe haiek eta oholek aztarnak, seinaleak eta artekak zeuzkaten, eta horiek jatorrizko etxearen gaineko berri zehatza ematen zuten.

Baserria lantegi oso bat da. Bisitaldian ikusiko denez, bizitzeko baino gehiago ekoizteko pentsatutako etxea da: arnaga edo garautegia (ekoizten zena bertan biltzeko), aireztapen-sistemak, suaren eta kearen aprobetxamendua, gizon-emakumeak eta animaliak lehenengoz banatzen dituen horma...

Landetxo muino baten eraiki zuten, ibaiko uren eragin kaltegarrietatik seguru, bere lantzar eta soroak inguruan zituela. Baina Landetxotarrek erakusteko etxe izatea ere nahi izan izan zuten, etxejaunen estatus berria agerian utziko zuen etxea (nobleen eskubide berdinak baitzituzten).

Etxea, baserria, bertan bizi direnen munduaren ardatza da. Beheko-suaren (laratza bertan) eta suaren beraren bueltan desagertu zaigun mundu horretan mito, siniskera eta errituak sortzen dira. Bertan suaren eta errautsen zentzua hartu ahal izango dugu gogoan. Kutunak,lizarra, aizkora, ogia, eguzkilorea… ikusiko ditugu. Siniskera horien bilduta daude guztien barne-muina azaltzen duen erakusketan.

Programa didaktikoak

Erakusketa ezberdinen edukinak azaltzeko, Izenaduba Basoko Pedagogia Sailak programa didaktiko finko eta aldi baterakoak izaten ditu. Programa didaktiko hauek hezkuntza maila bakoitzeko eskola kurrikulumera ahalik eta gehien moldatzea dute helburu, hezkuntza bereziko ikasleei zuzendutako egokitzapenak ahaztu gabe. Gainera, euskal kultura eta hizkuntzarekin erlazionatutako giza-jarraibide berriak eta tradizioarenganako errespetua eragin behar duen definitutako kontzeptu hezigarria indartzea eta dinamizatzea izango da helburuetako bat. Are gehiago, pedagogi programa honen bidez, hezitzaileen papera errazten zaie material didaktikoa eskainiz eta hausnarketa eta analisia sustatuz. Azkenik, euskera aisialdian erabiltzeko nahia pizten da. Eta nola gauzatzen da hau guztia? Esperimentazioa erabiliz, «helarazi nahi ditugun ideia eta kontzeptuak ariketa eta errekurtsoen bitartez lantzen dira, tailerren bitartez, alegia», kontatzen dute.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Olentzeroren Etxeak kanpoaldeko irudi erraldoiak are handiagoak bihurtu ditu