https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zurrumurruen kontrako topaketa izango da gaur Getxoko eta Senegaleko gazte batzuen artean

Zurrumurruak irudikatzeko balio duen irudia./Fotolia
Zurrumurruak irudikatzeko balio duen irudia. / Fotolia

Helburua, bizi esperientziak partekatzea, bizikidetzari, estereotipoei eta aurreiritziei buruz hausnartzea, eta ingurumenaren babesaren alde elkarrekin lan egitea da

EL CORREO

Zurrumurruen kontra borrokatzea ezinbesteko kontua da. Gauzak horrela, Getxoko eta Senegaleko Gandioleko gazte batzuen arteko topaketa izango da gaur, martxoak 19, 10:00etan, Romo Kultur Etxean. Helburua, bizi esperientziak partekatzea, bizikidetzari, estereotipoei eta aurreiritziei buruz hausnartzea, eta ingurumenaren babesaren alde elkarrekin lan egitea da.

Aisiabiziak dinamizatutako topaketa Getxoko Udalaren Zurrumurrurik Ez estrategiari lotuta dago, eta antolatzaileek nabarmendu dutenaren arabera, Zurrumurruen kontrako Gazte Topaketen barruan kokatzen da, eta «gazteen arteko topaguneak eta elkarrizketak eragin nahi ditu aniztasunean».

Hau bigarren aldia izango da Senegaleko gazteak Euskadira datozela, Foru Aldundiak finantzatutako Gazteen jabekuntza giza eraldaketarako proiektuaren bigarren fasean, heziketaren eta kulturaren aldeko Aminata eta Senegaleko Hahatay, etekin asmorik gabeko elkarteek abian jarrita.

2018an, proiektuaren lehenengo fasean, Utopian arte eszenikoen berrikuntzarako gune artistikoan topaketa bat izan zen eta, antza denez, hori aurten errepikatuko da. Une horretan oraingo ekimena hasi zen lantzen. Gainera, horretan Aisibiziaren barruko Ziztu Bizian scout taldeak eta Zurrumurrurik Ez Gazte taldeak (AISIBIZIAK dinamizatuta Immigrazio eta Kultur artekotasuneko Unitatearekin elkarlanean) hartuko dute parte. Jardunaldian ingurunea babesteko jarduera bat izango da Ereagako hondartzan. Ez ezazu pentsa eta anima zaitez zurrumurruen kontra borrokatzera.

Temas

Euskera