Borrar
Arantzazu Aizpurua, irakaslea. Fotolia | Etxepare Euskal Institutua

Zuricheko Unibertsitatean euskara klaseak eskaintzen hasi dira

Etxepare Euskal Institutuak 'Introduction to Basque Language and Culture' ikastaroa eskainiko du ekainera arte

Leire Larrazabal

Miércoles, 1 de marzo 2023

Etxepare Euskal Institutuak, Zurich-eko Unibertsitatearekin elkarlanean, irakurletza berria sortu du unibertsitate suitzarrean. Izan ere, 'Introduction to Basque Language and Culture' ikastaroa emango dute ostiralero, bi orduz, ekainaren 2ra arte. Irakurletza Zurich Unibertsitateko Hizkuntza Eromantzeen sailak koordinatzen du, Hizkuntzalaritza Konparatuko Insititutuaren programaren barruan.

Arantzazu Aizpurua Arconada, Zuricheko Unibertsitateko irakurletza programako irakaslea da eta ikastaroa nola sortu zen azaltzen du: «Konstantzara duela urte eta erdi etorri nintzenean, katalaneko irakurlea ezagutu nuen iritsi eta gutxira, eta komentatu zidan berak bai Konstantzan eta bai Zurichen zituela eskolak. Etxepare Euskal Institutuarekin harremanetan jarri nintzen, eta berehala jarri ziren Johannes Kabatek-ekin kontaktuan, Zurich Unibertsitateko Hizkuntza Erromantzeen arduraduna, zerbait bideratu zezaketen ikusteko. Seihileko bakoitzeko irakasgai bat egitea hitzartu zuten».

Ikasgai bakarra denez, euskal kultura eta hizkuntza eskolak nahastuko dituzte. «Beharbada hizkuntzari berari denbora gehiago eskainiko diot, eta gramatikari bereziki. Normalean, klaseak albiste batekin hasten ditut, euskal gizarte edo kulturaren aspektu bereizgarri bati buruzkoa. Aurkezpen labur bat egiten dut albistearen atzean dagoen ohitura edo aspektuaren inguruan, eta gero ikasleekin beraien jaioterrietan antzekorik edo alternatibarik duten galdetzen diet. Debate eta solasaldi interesgarriak sortzen dira normalean».

Atzerrian euskara klaseak ematea ez da lan erraza. «Oso zaila da ikasleak lortzea», onartzen du Aizpuruak. «Izan ditut nire klaseetara etorri diren ikasleak Euskal Herria mapa batean kokatzen ere ez zekitenak, ikasteko gogo askorekin, baina inolako aurre ezagutzarik gabe. Horregatik bakarrik, nire lehenengo klasea beti Euskal Herria eta euskarari buruzko seminario expres antzeko bat izaten da», gogoratzen du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zuricheko Unibertsitatean euskara klaseak eskaintzen hasi dira

Zuricheko Unibertsitatean euskara klaseak eskaintzen hasi dira