Zuberoako euskaldunen bizimodua islatzen zuen aldizkaria digitalizatu du Euskaltzaindiak
Euskarazko agerkaria Ipar Euskal Herrian 1887. urtetik 1914. urtera bitartean plazaratutakoa dugu, eta 'Armanak Üskara' eta 'Ziberouko Egunaria' izenengatik da ezagun
Unai Sarriugarte
Viernes, 24 de marzo 2023, 21:59
XIX. eta XX. mendeetako Zuberoako euskaldunen bizimodua islatzen duen euskara aldizkaria digitalizatu du Euskaltzaindiak. Sü Azia elkartearekin partaidetzan abiarazitako egitasmoa du Euskararen Akademiak. Agerkaria Ipar Euskal Herrian, 1887. urtetik 1914. urtera bitartean plazaratutakoa dugu, eta «Armanak Üskara» eta «Ziberouko Egunaria» izenengatik da ezagun. Berehala Sü Aziaren webguneak ere eduki berberak eskainiko ditu.
Publicidad
28 alez osatutako bildumak informazio oso interesgarria bermatzen dio euskal gizarteari. Izan ere, 28 urtez jarraian argitaratu ziren dokumentu baliotsu hauexek euskarri numerizatuan kontsultatzeko aukera ematen die euskara hizkuntza ikertzen edota gure hizkuntzarengatik interesa duten euskaltzale zein ikerlari orori, beren eskura tresna erabat baliotsua jarriz.
Bertan garai hartako herritarren bizitzeko era, jazotako gertakariak eta hitz egiteko forma ikuskatu daitezke. Ale guztiak kalitate oso altuan numerizatu dira, ale bakoitzak bere fitxa propioa aurkezten duelarik. Artikulu guztiak gaika katalogatu ditu Euskaltzaindiak.
Artikuluen artean gai erlijiosoak, politikoak, laborantzaren ingurukoak edota euskara ardatz dutenak gailentzen dira. Idatziotan zuberera aberatsa erabiltzen zuten, gaur egungoa baino gutxiago latinizatuagoa, alegia. Urtekari honen zuzendari nagusia Jean-Félix Larrieu izan zen, mauletar euskaltzale sutsua, Paris aldemeneko herri batean mediku, hautetsi eta alkate izandakoa. Euskararen Akademiak urgazle izendatu zuen 1919. urtean.
Zuberera edo zuberotar euskara, tokiko euskalkian, «xiberotarra» edo «Xiberoko eüskara» bezala ezagut daitekena, ipar-ekialdeko euskalkia da, Zuberoa ia guztian mintzatzen dena. Haren kokagunea dela medio, biarnesaren (okzitanieraren) eragina izan du hiztegian eta fonologian. Berdintasun handiko euskalkia bada ere, bi aldaera nagusitan banatu daiteke hauxe: Pettarrako aldaera, iparraldean, eta Basabürükoa, hegoaldean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión