Borrar
Zornotzan egingo duten Agroekologia Sinposioan izena emateko azken eguna da gaur

Zornotzan egingo duten Agroekologia Sinposioan izena emateko azken eguna da gaur

Datorren asteko martxoaren 14, 15 eta 16an izango den topaketak baserritar bakoitzak bere lurretan eta bizipenetan jasotako esperientziak elkartrukatzeko espazio izan nahi du

El Correo

Lunes, 4 de marzo 2019, 12:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Agroekologia Sinposioa antolatuko dute datorren asteko martxoaren 14, 15 eta 16an, Zornotzako Barnetegian eta gaur izango da jardunaldi hauetan izena emateko azken eguna. Baserritar bakoitzak bere lurretan eta bizipenetan jasotako esperientziak elkartrukatzeko espazio izan nahi du EHNE Bizkaia nekazaritza erakundeak eta Mundubat garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen duen topaketak, eta agroekologia jakintzen eta ikerketen elkartrukeak izango du protagonismoa.

Antolakuntzako iturriek prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez, helburu horiek lortzeko, Euskal Herritik eta nazioartetik heldutako baserritarrek eta hizlariek parte hartuko dute hiru egunetan banatutako egitarauan. Horrela, martxoaren 14ko egitarauan planteatuko duten gai nagusia 'Lurra eta emankortasuna' izango da, «modu osasuntsu eta iraunkorrean ekoizteko eta prozesu agroekologiko bat jarraitzeko elementu beharrezkotzat jotzen baitugu».

Hurrengo egunean, martxoaren 15ean, 'Jarduera agroekologikoak' izenburupean, esparru ezberdinetan eta ekoizpen ezberdinekin erlazionatutako jarduerak ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen direneka, eta, azkenik, martxoaren 16ko jardunaldian elikadura estrategia bat garatzeko kudeatu beharreko erronken inguruan arituko dira.

Esan bezala, sinposioan apuntatzeko beharrezkoa da aurretiaz izena ematea www.ehnebizkaia.eus webgunean. Gaur da azken eguna izena emateko, eta, beraz, interesdunek hurrengo orduetan eman behar izango dute izena, bestela ezin izango baitute ekitaldian parte hartu. Ez ezazue pentsa eta anima zaitezte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios