https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zirkulazio aldaketak Bilbon, Areeta-Bilbo lasterketagatik

Lasterketa Areetako Eduardo Coste kaletik irtengo da, 10:30ean, eta Uribitarte pasealekuan amaituko da

ELCORREO.COM

Zirkulazio aldaketak izango dira gaur, Bilbon, Areeta-Bilbo errepideko lasterketaren 23. edizioagatik eta Bilbobusen zenbait geraleku ere aldatuko dira. Lasterketa Areetako Eduardo Coste kaletik irtengo da, 10:30ean, eta Uribitarte pasealekuan amaituko da.

Hain zuzen ere, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, 10:45etik 12:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Zarandoa etorbidea itxiko da Aragoi eta Etxenagusia Margolaria kaleen artean, eta ordezko bidea egokituko da ibilgailuentzat Agirre Lehendakariaren kaletik. Horrez gain, Frank Ghery zubia tarteka moztuko da, eta Zorrotzaurreko sarrera-irteerak egiteko langileak egongo dira seinaleekin, kirol probaren bilakaeraren arabera.

Halaber, Olabeaga auzora iristeko zirkulazio erreia okupatuko da, Jesusen Bihotza plazako biribilgunean hasita, Bilbobus zerbitzuarentzat izan ezik. Zerbitzu honi seinaleen bidez emango zaio bidea. Ibilgailu partikularrak txandaka sartuko dira Olabeagan Ventosa bidetik (bi metroko altueratik beherako ibilgailuak bakarrik) edo Olabeaga aldapatik (2,7 metroko altueratik beherako ibilgailuak bakarrik).

Lasterketaren eraginpeko garajeetako sarrera-irteerak probako langileek antolatuko dituzte, betiere, publikoaren kopuruak eta probaren bilakaerak horretarako aukera ematen badute.

Azkenik, 06:00etatik 16:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Uribitarte pasealekuko aparkalekua kenduko da, Udaletxeko zubiaren eta Acebal Idigoras kalearen artean. Okupatuko den aparkalekuaren aldean hesiak jarriko dira aurretiaz.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos