https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zirkua ikusgai izango dugu bihar Principal Antzokian

Ludo Circus Show konpainiaren ikuskizuna./Ludo Circus
Ludo Circus Show konpainiaren ikuskizuna. / Ludo Circus

Ludo Circus Show konpainiaren emanaldia 6 urtetik gorakoentzat izango da, eta 18:00etan hasiko da

PAUL PICADO

Zirkua gustukoa baduzu, igande honetan Principal Antzokian ikuskizun berezia izango da 18:00etatik aurrera, izan ere, Ludo Circus Show konpainiaz gozatzeko aukera izango dute interesdunek. Emanaldia 18:00etan hasiko da, eta 6 urtetik gorakoentzat da. Dena den, 3 urtetik beherakoak ezingo dira aretora sartu. Sarrerak kutxabank-en webgunean eros daitezke.

Ludo konpainiaren helburu nagusia jolasaren bidez ikuskizun bat sortzea izan da beti, baina zirkuarekin tartekatuta, izan ere, zuzendariak dioenez, «jolasak benetakoak bihurtzen gaitu gure ekintza eta erantzunetan, eta energia berezia eramanarazten gaitu. Jolasak desorekan jartzen gaitu, eta irabazteko edo ondo egiteko gogoaren ondorioz, kontrola galtzen dugun mugaraino eramaten gaitu. Eta muga horretan, hain zuzen, energia berezi hori agertzen da».

Beraz, konpainiako zazpi kideen helburu nagusia egoera horretaz baliatzea da, eszenak eta euren arteko harremanak sortzeko. Hasiera batean erraza dirudi, baina jolas-giro bat sortu behar dute, taldearen jolasa nolabait, kide guztiek jolas edo egoera baten aurrean joka dezaten.

Horrela, jolas eta objektuekin inprobisatutako eszenen bidez, kide bakoitzak besteekin eta taldearekin dituen harremanak adierazten dira. Zuzendariarentzat prozesu zaila izan da, berak ere taldearen jolas horietan parte hartzen duelako. Bera, Dimitri handiarena egiten du, eta harekin batera daude Darío Dumont, Greta García Jonsson, Claudia Ortiz, Carmine Piccolo eta Francisco Caravaca (Tresperté) eta Manuel Zamora (Manolo Carambolas).

Ludi konpainiak hainbat sari irabazi ditu, besteak beste Paca Saria, Aretoko Ikuskizun onenarengatik eta Zuzendaririk onenarengatik (2016), Andaluziako Antzerkiaren Lorca Saria, Zirku ikuskizunik onenarengatik (2017) eta Epaimahaiaren aipamen berezia Sevillako Agertokien Sarietan (2016).

Temas

Euskera