Fotolia

Zineuskadik konfinamenduaren inguruko zazpi luzemetraia diruztatuko ditu

Guztira 255.000 euroko aurrekontua adostu du zazpi film labur horien ekoizpena bultzatu eta babesteko

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 7 de agosto 2020, 19:50

Zineuskadik konfinamenduaren inguruko zazpi luzemetraia diruztatuko ditu. Izan ere, Jaurlaritzak ezinbesteko ikusten du ikus-entzunezko sektoreak egun bizi duen egoera kaxkarraren harira, autonomia erkidegoek lankidetza-prozesu ezberdinen bitartez zazpigarren artea eta kulturako beste diziplinak bultzatzea. Oraingo honetan Eusko Jaurlaritzaren, Zineuskadiren, EiTBren, Donostia Zinemaldiaren, Zinebiren eta EZAEren arteko elkarlana baliatu dute.

Publicidad

Hori dela medio, Euskadin A kategoria aurkezten duten zinemaldiek, Donostiako Zinemaldiak eta Zinebik, esaterako, beren programazioan deialdi honen bitartez ekonomikoki bultzatutako laburmetraiak euren egitarauetan sartzeko konpromisoa hartuko dute. Era berean, ekoizpen horiek euskaldunentzat eskuragarri egon daitezen.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Zineuskadik guztira 255.000 euroko aurrekontua adostu dute zazpi film labur horien ekoizpena bultzatu eta babesteko. Horren bitartez, itxialdiak kulturan utzitako hutsune hori suspertzea bilatuko dute.

Hortaz, egitasmo hori Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailak osasun-larrialdiak kulturan izan dituen ondorio lazgarriei aurre egiteko abian jarritako 2.645.000 euroko laguntza-poltsaren barnean sartzen da.

Deialdia Euskadiko ikus-entzunezko sektoreko profesional ezberdinei doa bideratuta. Eskaerak aurkezteko epea Zineuskadiren webgunean deialdia argitaratu eta hurrengo egunean abiatuko da. Argitaratzetik hautagaitzak aurkezteko epeak hamabost egun iraungo ditu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad