'Back to the future' pelikula ikusi ahal izango da.

Zinema batzuek 15 zentabo kobratuko dituzte lehen egunean Estatu Batuetan

Abuztuaren 20an, berrirekiera egunean, besterik ez dira prezio horiek eskainiko. Gainontzeko egunetan 5 dolarrean salduko dituzte sarrerak

Ander Retolaza

Jueves, 13 de agosto 2020, 21:30

Estatu Batuetako zinema-areto katerik handiena den AMC Theatresek film bakoitzeko 15 zentaboetako 'retro' prezioa eskainiko du abuztuaren 20tik aurrera, berriz ere aretoak irekitzen dituzten egunean hain zuzen. Aste honetan kaleratu zuen albistea enpresak eta lehen egun horretan film bakoitzean prezio bera errespetatuko dutela adierazi dute.

Publicidad

AMC Entertainment-ek, katearen jabeak, ehun bat zinemako ateak irekitzea aurreikusten duela esan zuen, gutxi gorabehera herrialde osoko lokalen seirena. AMC kateak zinemak hainbat herrialdetan ireki ditu berriro, baina itxita daude Estatu Batuetan martxotik. '2020ko filmak 1920ko prezioan' lemapean iragarrita berrikeriko dituzte zinemak enpresakoek.

Berriro irekitzeko promozioan, AMCk bere katalogoko film klasikoak aurkeztuko ditu, hala nola 'Ghostbusters', 'Black Panther', 'Back to the Future' eta 'Grease'. Ostera, film horiek, 5 dolar balioko dute lehen eguna igarota.

AMCk Disneyren 'New Mutants' filmaren estreinaldi atzeratua abuztuaren 28an izango dela baieztatu zuen, eta, ondoren, Christopher Nolanen 'Tenet' filma, irailaren 3an kaleratuko dela. Warner Brosek astebete lehenago 'Tenet' estreinatu nahi du Kanadan eta beste herrialde batzuetan. Ildo beretik, abuztuaren amaierarako aurreikusitako beste estreinaldi batzuk Russell Crowe antzeztutako 'Unhinged' thrillerra edota Armando Ianuciren 'Personal History of David Copperfield' dira.

AMCk esan zuen bere aretoen bi heren garaiz irekitzea espero dutela 'Tenet' filmaren estreinaldirako. Kalifornia, New York eta beste estatu batzuek oraindik ez dute aretoak berriro irekitzen uzten. Honetaz gain, kateek esan dutenez, leku gutxirekin funtzionatuko dute, urruntze soziala, higienizazio handiagoa eta musukoak erabiltzeko betebeharra errazteko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad