https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zinegoak jaialdiak 135 jarduera eta proiekzio eskainiko ditu

Jaialdiaren aurkezpena./Zinegoak
Jaialdiaren aurkezpena. / Zinegoak

«Ezberdintasunen naturaltasuna» aldarrikatuko du aurtengo edizioak

ELCORREO.COM

Otsailaren 19tik martxoaren 4ra arte ospatuko den Zinegoak Bilboko gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 15. edizioak «ezberdintasunen naturaltasuna» aldarrikatuko du. Egitarauaren alderik indartsuena lehenengo astean izango da, egun horietan izango baitira lehiatuko diren film guztien lehen emanaldiak. Bigarren astea emanaldiak errepikatzeko eta jarduera osagarriak antolatzeko momentua izango da. Guztira, 135 jarduera eta proiekzio baino gehiago eskainiko ditu jaialdiak.

Zinegoak-en lantaldeak prentsaurrekoa eskaini zuen astearte honetan, Bilbon, 2018ko edizioaren nobedade eta ezaugarri nagusiak aurkezteko. Pau Guillen zuzendariak azaldu zuen moduan, «gure ideia nagusia da ezberdintasunek norbanako egiten gaituztela, eta arau sozialek eta estetikoek ezin dituztela mugatu gure maitatzeko moduak, gure identitatea adierazteko moduak eta gure sexualitateaz gozatzeko moduak».

Horrela, aldarrikapen hori jaialdiaren antolaketaren hasieratik egon da presente: kartelaren ilustrazioa hautatzeko orduan, lanak aukeratzerako orduan edo Emilie Jouvet zinemagileari Ohorezko Saria ematea erabakitzeko orduan. «Izan ere, Jouvetek intimitatea eta gorputza borrokarako eta militantziarako tresna bihurtu ditu, zinema eta argazkigintzaren bidez», gaineratu du.

Programazioari dagokionez, Estatu mailako 22 eta Europa mailako hiru estreinaldi izango dira. Gainera, mundu mailako bi estreinaldi izango dira: 'Nove de Novembro', Lázaro Louzaoren lehen lana, galegoz grabatutako lehenengo LGTB pelikula, eta 'Enfemme', Alba Barbé i Serra zuzendariarena, 'crossdressing' munduaren inguruan.

Halaber, antolatzaileek edizio honetan egongo diren gonbidatuen kopurua nabarmendu zuten, 20tik gora lanetako ordezkariak egongo baitira Bilbon. Horrela, publikoak aukera izango du sortzaileekin zuzenean hartu-emana izateko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos