https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zine italiar garaikideko zikloa, aste honetan, Bilbon

Eskainiko den pelikula bateko eszena bat./
Eskainiko den pelikula bateko eszena bat.

Zinecittà zikloaren bigarren edizioaospatuko da ostegunetik larunbatera, otsailaren 15etik 17ra

ELCORREO.COM

Zinecittà zine italiar garaikideko zikloaren bigarren edizioa ospatuko da ostegunetik larunbatera, otsailaren 15etik 17ra, Bilbon, Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren, BBK Aretoaren eta Erromako Luce Institutuaren laguntzarekin.

Euskaditalia spazio di unione cultural elkarteak antolatutako ekitaldia da eta antolakuntzako iturriek jakinarazi duenez, egitarauak hiru film eskainiko ditu: «oso estilo desberdinetako hiru drama», hain zuzen ere: 'Indivisibili' (Edoardo De Angelis, 2016), 'Piuma' (Roan Johnson, 2016) eta 'Il Contagio' (Matteo Botrugno eta Daniele Coluccini, 2017). Italierazko jatorrizko bertsioan eskainiko dira pelikula horiek, gaztelaniazko azpitituluekin, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, BBK Aretoan. Interesdunek jakin beharko dute sarrera librea izango dela, eserleku guztiak bete arte.

Zinecittà zikloa Euskaditalia elkartearen barruan sortu eta garatu zen. Euskaditalia nazioarteko bokazioa duen egitasmo sortzailea eta berritzailea da, eta Euskadiren eta Italiaren artean hizkuntza, kultura eta sozioekonomia alorretako lotura estutzea du helburutzat.

Ekimenaren helburua zine italiar garaikidea zabaltzea eta ezagutaraztea da. Horrez gain, egungo gizarte italiarra ezagutzeko ekimena dela esan daiteke, bi kulturak hurbiltzeko xedea duena.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos