https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zientzia eta Teknologia Parkeko langileentzako prestakuntza ikastaroak laster hasiko dira

Bi erakundeek doako lau ikastaro prestatu dituzte elkarlanean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean diharduten langileentzat

ELCORREO.COM

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea eta Cebek Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa berriro elkartu dira langileei balio erantsiko zerbitzuak eskaintzeko. Horretarako, hazkunde lehiakorraren eta garapen iraunkorraren inguruko prestakuntza ikastaroak antolatu egin dituzte. Lehen ikastaroak datorren astean izango dira, asteartean, hain zuzen ere.

Zehazki, bi erakundeek doako lau ikastaro prestatu dituzte elkarlanean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean diharduten langileentzat. Saioak parkean bertan egingo dira, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parketik jakinarazi dutenez.

Horrela, lehen ikastaroa, 'Ahozko eta ez ahozko komunikazioaren magia' izango da, eta otsailaren 6an, 8an, 13an eta 15ean egingo da, 09.00etatik 13.00etara, 101 eraikinean. 'Bilera eraginkorren kudeaketa' izenburuko bigarren ikastaroa otsailaren 19an, 21ean, 26an eta 28an izango da, 09.00etatik 13.00etara, toki berean.

Bestalde, martxoaren 12tik 16ra bitartean, 'Nola hobetu eraginkortasuna enpresan: Lean Manufacturing eta TPM' ikastaroa emango da, 09.00etatik 13.00etara, 101 eraikinean, eta ekainaren 11n, 13an, 18an eta 20an, 09.00etatik 14.00etara, 'ETEen internalizaziorako estrategiak: merkaturatze aukera berriak' ikastaroa antolatuko da 101 eraikineko instalazioetan.

Prestakuntza saioetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Cebekeko Prestakuntzako Departamentuan. Horretarako, info@ifefor.es helbidera mezu bat bidalita edo 94 400 28 26 telefono zenbakira deitu behar dute (Mónica Fernández edo Maitane Labianok erantzungo dute).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos