https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Edu Zelaieta irakaslea 'Tantak' aldizkariko zuzendari izendatu dute

Ezkerrean, Igor Camino Ortiz de Barrón. Eskuinean, Edu Zelaieta irakasle eta idazlea. /NURIA GONZÁLEZ. UPV/EHU
Ezkerrean, Igor Camino Ortiz de Barrón. Eskuinean, Edu Zelaieta irakasle eta idazlea. / NURIA GONZÁLEZ. UPV/EHU

EHUko hezkuntza aldizkariaren azken alean iragarri dute haren izendapena

ELCORREO.COM

'Tantak' Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hezkuntza arloko aldizkariaren 30. alea argitaratu da aste honetan, eta, bertan, zuzendari berria izendatu dutela duela iragarri dute. Edu Zelaieta Anta irakasleak lekukoa hartu dio Igor Camino Ortiz de Barrón 2014tik aldizkariaren buru izan denari. Hezkuntzari buruzko aldizkariak EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzaren, Euskara Zerbitzuaren eta Argitalpen Zerbitzuaren laguntza du.

EHUk jakinarazi duenez, duela 29 urte jaio zen 'Tantak' aldizkaria, EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskoletako eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle talde baten ekimenez. Urte hauetan guztietan bikoitza izan da aldizkariaren erronka: alde batetik, izaera akademiko-zientifikoa edukiko zuen argitalpen bat abiatzea, hezkuntza arloaren gaineko hausnarketan sakontzea ahalbidetzeko; eta, bestetik, EHUko barruko zein kanpoko hezkuntza adituen artean gero eta handiagoa den eskaera bati erantzutea: nazioarteko kalitate irizpide estandarrak aintzat hartuta, hezkuntza zientzia euskaraz egitea.

Sei hilabetean behin argitaratzen den aldizkari indexatua da, paperez zein formatu elektronikoan. Horrek esan nahi du dagoeneko 58 ale eman direla argitara gaur arte. Hezkuntzaren maila guztietako irakasleei eta gainerako profesionalei eskaintzen zaie aldizkaria, bai eta hezkuntza fakultateetako irakaslegaiei zein ikertzaileei ere. Ohiko edukien aldetik, hezkuntzaren eta pedagogiaren arazo orokorrez gain, didaktika espezifikoen gaineko ikerlanak ageri dira bertan, bai eta euskararen, elebitasunaren zein eleaniztasunaren inguruko lan esanguratsuak ere.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos