Borrar
Zeanuriko Erroten XIV Ibilaldia egin nahi?

Zeanuriko Erroten XIV Ibilaldia egin nahi?

Ibilbidearen 14. edizioak 18 edota 12 kilometroko ibilaldia egiteko aukera eskainiko die parte hartzaileei

unai sarriugarte

Sábado, 4 de mayo 2019, 22:46

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zeanuriko Erroten XIV. Ibilaldia ospatuko da gaur. Arratiako Joko Alai elkarteak antolatutako 18 kilometro inguruko ibilbideak 14. edizioa ospatuko du, aurten. Helduentzat 5 euroko prezioa izango du eta 14 urtetik beherako umeentzat doan izango da. Kasu honetan ibilbidea 12 kilometroko luzera izango du.

Interesdunek jakin beharko dute ekimenean Zeanuriko hiru errota zeharkatuko dituztela. Ibilaldiaren hasieran Errotabarriko errotan sartu-irtena egiteko aukera egongo da, zazpigarren kilometroan Ibargutxikoan eta azkenengoan, berriz, Olabarriko errotan. Zeanuriko udalerrian hamazortzi errota dira guztira, denak hidraulikoak. Ibilbide hau bederatzi errotaren aldemenetik pasako da eta aipatutako hirutan egingo dute sartu-irtena bisitariek (Errotabarrin, Ibargutxin eta Olabarrin).

Irteera Zeanuriko herriko plazan izango da, goizeko 09.00etan. Udaletxearen aurretik abiatuz eta Altziber eta Errotabarri erroten ondotik igaro ondoren, Undurragako urtegiaren ertzetik egingo du aurrera, eta horretarako, aurten Bilbao Bizkaia Ur Partzuegoak diseinatu eta antolatu duen bidea zeharkatuko dute.

Urtegia atzean utzi eta berehala Barrengo errota ikusiko dute aurrez aurre. Agarre izeneko baserriaren ingurutik aurrera eginez, Undurraga auzunera iritsiko dira bisitariak Ibargutxiko errotarako bidea hartzeko. Bertan, ateak zabalik izango dira, eta edonork nahi izanez gero kuku bat egin edota errota lanean ikusi ahal izango du.

Ibargutxitik Lanbreabeko errotara, eta bertatik berriro ere Undurragako urtegiaren ertzetik ekingo dio ibilbideak. Alkiber auzunean, indarrak berritzeko jan-edana banatuko du Gastronomia Cantabricak. Jan-edanaren ostean, Otzerinmendi eta Uriben auzuneetan sartuko dira ibiltariak, Intxaurbeko, Axpeko eta Zulaibargo erroten ingurutik igaro ostean.

Helmugara iristear daudenean ibiltariek ibilbideko azken errota ikusiko dute, Olabarriko errota. Bertan, bisitariak errotan sartu-irtena egiteko aukera izango dute, Zeanuriko plazara heldu eta ibilaldiari amaiera eman aurretik.

Antolatzaileek adierazi dutenez, aurtengo oinezko martxa honek hasierako martxek zituzten helburu berberak izango ditu: alde batetik, herritarrei zein kanpotik gerturatzen diren bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera ematea; bestetik, Zeanuriren historian errotek izan duten garrantzia azpimarratzea, eta, azkenik, igande goiza naturarekin harremanetan eta kirola eginez egun ezin hobeago bat pasatzeko aukera eskaintzea. Gainera, erroten ondare historiko-etnografikoa ezagutzeaz gain, udaberrian naturak azaltzen dituen kolore aniztasunaz gozatzeko parada ederra izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios