https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zazpi kontzertu izango dira Principal Antzokiaren VIII. Ganbara Zikloan

Ignacio Prego klabezin jotzailea./
Ignacio Prego klabezin jotzailea.

Kontzertuak otsailetik urrira bitartean izango dira, eta lehenengoa datorren ostegunean, otsailak 14, izango da

PAUL PICADO

Datorren ostegunean, otsailak 14, VIII. Ganbara Zikloa hasiko da Principal Antzokian. Ziklo horren barruan, guztira, zazpi kontzertu izango dira Jesus Guridi Kontserbatorioko areto nagusian, eta 19:30ean hasiko dira. Lehen kontzertua otsailaren 14an bertan izango da, eta azkena, urriaren 10ean.

Sarrerak otsailaren 11tik aurrera eros daitezke, eta bi aukera daude: alde batetik, 30 euroko abonu-txartela erostea kontzertu guztiak ikusteko; bestetik, banakako sarrerak erostea, 6 euroren truke. Abonu-txartelak Kontserbatorioko idazkaritzan eros daitezke. Banakako sarrerak, kontzertuaren aurreko astelehenetik aurrera erosi ahalko dira Kontserbatorioko idazkaritzan; bestela, Areto nagusira sartzeko sarreran bertan kontzertuak hasi aurretik jaso ahal izango dituzte interesdunek. 30 urtetik beherako ikasleentzat eta langabeentzat sarrerak doan izango dira.

Esan bezala, kontzertuei dagokienez lehenengoa otsailaren 14an izango da. Egun horretan Ignacio Prego klabezin-jotzailearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute entzuleek. Nazioarteko komunikabideen arabera, Prego bere belaunaldiko klabezin-jotzailerik onenetakoa da. Kontzertuan J. S. Bach, Froberger eta Purcellen lanak joko ditu.

Gainerako kontzertuak hauek izango dira: martxoaren 21ean, Maria Eugenia Boix sopranoaren, Estitxu Oraá biolontxelo-jotzailearen, Susana García de Salazar piano-jolearen eta Carmen San Estaban aktorearen eskutik; ekainaren 20an, Gasteizko Bakarlari Talde gasteiztarra; maiatzaren 2an, Caterina Coma biolin-jotzailea eta Garazi Goñi piano-jotzailea; maiatzaren 16an, Paula Huber eta Pablo Dávila klarinete-jotzaileak eta Iker Amuriza piano jotzailea; irailaren 12an, Magna Boskotea, eta azkenik, urriaren 10ean, Nurat Gazte Abesbatza eta Samaniego Abesbatza.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos