https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zazpi Kaleetako irudi berria aukeratzeko erakusketa, Abandon

Bilboko Alde Zaharra./Pedro Urresti
Bilboko Alde Zaharra. / Pedro Urresti

Bisitariek hiru finalisten artetik gustukoen duten proposamena hautatu ahal izango dute hilaren 17ra bitartean

AMALIA IBARGUTXI

Bilboko Zazpi Kaleak identifikatuko dituen irudi berria aukeratzen lagundu dezakete hiritarrek. Horretarako, lehian geratzen diren hiru proposamen finalistak ikusgai izango dira Abandoko Barruti Udaltegian, Ibaiondoko Barruti Udaltegian egon ondoren. Erakusketara maiatzaren 17ra bitartean joan daiteke, 9:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura.  

Bisitariek gustuko duten proposamena aukeratu ahal izango dute bertan, bozketa bidez, eta epaimahai profesional baten (artistak, diseinatzaileak, adituak...) balorazioaren bidez ere aukeratuko dute eta irabazlea. Herritarrak datozen egunetan joan ahal izango dira aurkeztutako proposamenak ikustera eta botoa ematera. NANa aurkeztu beharko dute horretarako. Irabazlea ekainean emango dute aditzera.

Udalak eta Bilbao Ekintza udal sozietateak antolatutako lehiaketak Zazpi Kaleetako bizilagunak, merkatariak, ostalariak eta Bilboko gainerako herritarrak bilduko dituela espero dute, Zazpi Kaleen muina, alegia.

Identitate bisual berriak izan beharko dituen ezaugarrien artean daude nortasun propioa izateko beharra, ikuspegi emozionala, kulturala eta euskalduna txertatuta; ondare historikodun hainbat elementu izatea; tokiko merkataritza nolabait irudikatzea;  auzoa bizileku izatearen eta sektore komertzialaren eta turistikoaren arteko orekari eusten jakitea eta Zazpi Kaleak diren hainbat sentsibilitate sozialen biltokiak erakustea. Auzo ireki eta kohesionatzailea dela erakustea, hain zuzen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos