Borrar

Zauri sendaezinak

Asteartea, 22 ekaina 2021, 21:46

Comenta

Zalantzarik gabe, haurtzaroak markatzen gaitu, eltze horretan egosten da, neurri handi batean, gero izango garena. Aspalditik dakigu hori eta horregatik ahalegintzen gara, haur baten hezkuntzaren erantzukizuna dugunean, haur horren ongizatea zaintzen, haurra zaindua eta maitatua senti dadin, bizitza osoan bizkarrean eramango duen motxilak txarretik gutxi izan dezan eta onetik asko.

Gero, nerabezaroan edo gaztaroan bizitakoak ere marka utziko du izango garen pertsona helduarengan, baina ordurako arrastoa jasoko duen buztina gogortu da pitin bat, ez da haurtzaroan bezain malgua. Horrek guztiak ez du eztabaidarik, garen hori bizitakoak baldintzatzen du, gure arbasoen historia eta haren ondorioak ahaztu gabe, sustraien garrantzia baztertu gabe. Bizitzak egin gaitu.

Eta halere, askotan pentsatzen dut erantzukizun gehiegi leporatzen diogula iraganean gertatutakoari garenak esplikatzeko orduan. Ez nuke jakingo ehunekoa zehazten, baina argi dut iraganak utzitako markak, haurtzaroan gertatutakoak barne, ez direla garen hori guztiz eta erabat argitzeko gauza. Ez gara bakarrik gertatu zaiguna, gertatutakoari emandako erantzuna ere bagara. Errazegia litzateke garen horren erantzukizuna erabat gure gurasoei leporatzea eta, era berean, bizitzan zehar gertatu zaizkigun ezbeharren zama sendaezina dela pentsatzea. Bortxaketa batek, hurbileko norbaiten heriotzak, abortuak, dibortzioak, saldukeriaren batek, denak utziko dute marka guregan, baina gauza bat da orbaina eta bestea zauri gordina, eta desberdintasun hori ez da huskeria.

Ez dago minik gabeko bizitzarik, ezta jaiotzetik aberats direnen kasuan ere. Pairatutako mina gainditzeko gaitasunak bereizten gaitu, bizitzari aurre egiteko kemenak, eroritakoan altxatzeko borondateak. Horren arabera bihurtuko dugu bizitakoa garen landarearentzat ongarri.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zauri sendaezinak

Zauri sendaezinak