https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zartzuela Euskalduna Jauregira helduko da Aste Nagusian

Zartzuela Euskalduna Jauregira helduko da Aste Nagusian

Oso modu berezian osatutako antologia da, abeslari eta antzezle talde bikaina duena, Zartzuelaren garai goreneko konposatzaile eta idazle onenetan oinarrituta

EL CORREO

Zartzuela Euskalduna Jauregira helduko da datorren Aste Nagusian, Luis Fernández de Sevilla konpainia lirikoaren eskutik etorriko den album lirikoarekin. Abuztuaren 15etik 19ra eskainiko den ikuskizunak Tenorissimus hiru tenore handi eta dibertigarriren laguntza jasoko du.

Astelehen goizean aurkeztu zuten lana, Luis Fernández de Sevilla konpainia lirikoko Nieves Fernández de Sevillaren eta Lorenzo Moncloaren presentziarekin. Andoni Aldekoa Euskalduna Jauregiko Zuzendari Nagusia ere bertan egon zen.

Horrela, Euskaldunako ikus-entzuleek XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran egin ziren zartzuela esanguratsuenekin gozatzeko aukera izango dute 2019ko Aste Nagusi honetaz. Horietako batzuk Genero Txiki gisa daude definituta, denbora gutxi irauten dutelako. Hala ere, Espainiaren arima eszena horien bitartez irudikatu zituzten idazleek eta musikariek garaiaren lekukotza egokia ematen dute. Urrun daudela dirudien arren, Espainia osoko Kultur Ondarearen parte diren melodia eta testu errepikaezinez gure bihotzak betetzen dituzten atzoko eta gaurko eszenak dira.

Antolatzaileen arabera, mugak gainditu dituen ikuskizuna da, Zartzuelaren garai goreneko konposatzaile eta idazle onenetan oinarritutako abeslari eta antzezle talde bikainarekin, eta oso modu berezian osatutakoa, ikus-entzuleak inoiz ez bezala dibertitu daitezen antologia bitxi honekin. Ikuskizunari esker, ikus-entzuleek Zartzuelaren soinu horiek dardarka sentituko dituzte euren bihotzetan.

Abuztuaren 15etik 19ra, 20:00etan Euskaldunako A1 Aretoan. Sarrerak salgai daude jada www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanaletan, 37 eurotik aurrera (kudeaketa gastuak barne).