Borrar
Surfem Emakume Surflari eta Sortzaileen Jaialdia ospatuko dute larunbatean Bakion

Surfem Emakume Surflari eta Sortzaileen Jaialdia ospatuko dute larunbatean Bakion

Ekimen hau Bakioko Surf Taldeak Bakioko Udalarekin elkarlanean antolatu du

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 17 de julio 2019, 21:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zapatuan Surfem Emakume Surflari eta Sortzaileen Jaialdia ospatuko dute Bakion. Egitasmo hau Bakioko Surf Taldeak antolatu du Bakioko Udalarekin Elkarlanean eta emakumezkoek diziplina honetan egindako lana eta lorpenak aditzera ematea du helburu.

Zapatuan Bakioko hondartzan ospatuko duten jardunaldian adin guztietako surflariak bilduko dira. Egun osoan bisitariek hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute: argazkigintza tailerrak, surf taulen margoketa eta konponketa, surf tailer eta txapelketa edota emakumezkoen surf zinema emanaldia.

Lagunen arteko surf txapelketak emango dio irekiera goizeko hamaiketan bakiotar eta bizkaitar emakumeentzat hain seinalatua den egun honi. Egun osoan Bentako Plazan emakume sortzaileen azokaz gozatzeko parada egongo da. Hondartzan, berriz, surflari ezberdinek surf taulak konpontzen eta margotzen ikasi ahalko dute bertan eskainiko diren tailerrei esker.

Bestalde, Paula Odriozola «Pauloski» ezizenaz ezaguna den agazkilari euskaldunak argazkilaritza tailer bat eskainiko du. Bilbon jaioa, Paula aspalditik bizi izan da Sopelan. «Pauloski» Espainiar estatuan egun surf argazkilari ospetsuenetarikoa bilakatu da. Hainbat marka ezberdinekin kolaborazioak egin izan ditu: TwoThirds Barcelona, Mimmëko, Urgôte, Surfink. Era berean, hainbat surf txapelketetan parte-hartu izan du argazkilari gisa: Punta Galea Challenge, Mundakako Txapelketa Lokala, Salinasko Jaialdia, Quasimoto Burrifornia etab.

Azkenik, iluntzeko bederatzietan Womens Surf Films zinema emanaldiak emango dio amaiera aurtengo Bakioko emakumezkoen surf jardunaldiari. Aurtengoa zinema ikuskizunaren lehendabiziko edizioa izango da eta Taui Mediak esku hartu izan du laburmetraia eta luzemetraia emanaldian. Bertan film hauexek izango dira ikusgai: «Glasy», «Paige», «A Land Shape by women» eta «Paulownia».

Hauxe ez da emakumezkoen surf jardunaldia Bakion aurrera eramaten duten lehendabiziko aldia. Bi erakunde ezberdinek elkarlanean dihardute urtero bertan. Bakioko Surf Taldeak Bakioko Udalaren laguntzaz baliatuz emakumezkoen surfean aurrerapauso bat egin izan nahi izan du.

Emakumezkoen surfa azken urteotan gero eta indar eta arrakasta handiagoa berreskuratzen ari da. Surf lehiaketa profesionaletan nahiz amateurretan emakumezkoen papera zeharo handitu egin da eta euren parte-hartze hori ikusgai dago nazioarteko hainbat hedabide ezberdinetan. Hori dela bide, Bakioko Surf Taldeak azken urte hauetan emakumeek kirol honetan lortu izan dituzten urratsak ospatzeko aldarrikapen egitasmo hau ospatzea erabaki du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios