Zallak kiroldegiko ikastaro eta kirol jardueretan izena emateko epea irekiko du
Interesdunek stelehen honetatik eta uztailaren 30era bitarte zabalik
Zurekin
Viernes, 12 de julio 2024, 22:05
Zallako Udalak kiroldegiko ikastaro eta kirol jardueretan izena emateko epea irekiko du astelehen honetan, uztailaren 15ean. Uztailaren 30era bitarte zabalik egongo den izen-ematea kiroldegia.zalla.eus webgunearen bidez egin beharko da, udal kiroldegiko bulegoetan bertan edo 94.667.01.13 telefonora deituta.
Publicidad
Zehazki, klaseak irailaren 2an, astelehena, hasiko dira Cycling, GAP, Total Training, Zumba eta Pilatesen kasuan, eta urriaren 1ean mantentze-gimnastika eta Teen Cross Trainingari dagokionez. Dena den, azken bi horien izen ematea irailean izango da. Azpimarratzekoa da plazak zozketa bidez esleituko direla, eta erabiltzaile bakoitzak nahi adina ikastaro eta ordutegi aukeratu ahal izango dituela, nahiz eta lehentasunez ordenatu beharko dituen.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, «zozketak lehentasun-ordena hori hartuko du kontuan, eta, ahal den guztietan, izena eman duten pertsona guztiek plaza izatea lehenetsiko du». Halaber, esan dute Zallan erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dutela erroldatuta ez daudenen aurretik eta talde bakoitza martxan jartzeko gutxieneko izen emate kopuru bat beharrezkoa izango dela.
Aipatu bezala, 2024-2025 ikasturterako eskaintzen diren kirol-jarduerak hauek dira: Cycling, GAP, Total Training, Zumba, Pilates, mantentze-gimnastika eta Cross training 2009 eta 2012 artean jaiotako nerabeentzako.
Ordutegi ezberdinak
Jarduera ezberdinen ordutegiei dagokienez, hauek izango dira: Cycling (Talde bakarra: asteartea eta osteguna, 20.00etatik-21.00etara); GAP (Talde bakarra: asteartea eta osteguna, 18.00etatik-19.00etara); Total Training (lehenengo taldea: astelehena eta asteazkena, 10.00etatik-11.00etara, bigarren taldea: astelehena eta asteazkena, 18.00etatik-19.00etara, hirugarren taldea: astelehena eta asteazkena, 19.00etatik-20.00etara; laugarren taldea: asteartea eta osteguna, 19.00etatik-20.00etara, bosgarren taldea: asteartea eta osteguna, 20.00etatik-21.00etara); Zumba (Talde bakarra: astelehena eta asteazkena, 18.30etik-19.30era); Pilates (lehenengo taldea: asteartea eta osteguna, 19.00etatik-20.00etara, bigarren taldea: astelehena eta asteazkena, 19.30etik-20.30era, hirugarren taldea: asteazkena eta ostirala, 17.00etatik-18.00etara). Ikastaroen prezioak 25,17 eurokoak izango dira hilero abonatutako pertsonentzat eta 38,00 eurokoak abonatu ez direnentzat.
Publicidad
Jakinarazi dutenez, gainera, zozketaren ondoren behin betiko zerrendak osatu ondoren, kirol jardueren ikastaroetarako bonu bat eskainiko da (Cross training, Zumba, GAP, Cycling eta Pilates). Modalitate berri honekin, nahi duten pertsonek astean bi klase izango dituzte aukeratzen duten jardueran, baina, horrez gain, astero, edozein diziplinatako hirugarren klase batera joan ahal izango dira, baldin eta behar adina plaza badaude.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión