Urgente En directo, Bilbao Basket-Gran Canaria
Fotolia

Zahartzaroan ikasi

Urtarrilaren batean hasten da urtea eta abenduaren hogeita hamaikan du bukaera. Baina ohiturek beste zerbait diote. Gutxienez bi hasiera eta bi bukaera dute urteek gehienontzat. Bigarren bukaera ekainean, ikasturtearen amaierarekin dator; eta bigarren hasiera, irailarekin. Guztiok ikasle bagina bezala, bizitza osoan ikasle.

Publicidad

Eta hori gara edo hori izatera behartzen gaitu gizarteak. Sehaskatik hilobiraino, ikasle, atsedenik gabe. Hori da gaur araua eta horrek ez du zerikusirik tradizioarekin. Tradizioak zaharrengan kokatu izan du jakinduria eta handik banatzen zen gazteagoengana. Tradizioan, zaharrak ez du zertan ikasi, bere zeregina alderantzizkoa da. Zaharrak irakatsi egin behar zuen.

Mendetan horrela bideratu dira ezagupenak, goitik behera. Garai haietan zaharrek entzute handia zuten. Gaur, ordea, jakinduria ez dago bakarrik pertsonengan, liburuetan eta sareetan dago. Zerbait ikasi nahi baduzu hor izango dituzu, liburuak edo, klik bat sakatu ondoren, era guztietako aholkuak, berdin zaio zer ikasi nahi duzun.

Gaur gazteek zer irakatsi asko dute zaharrontzat, eta ez bakarrik elektronikaren esparruan, eta horrek eragin handia du zaharron ospean. Agian zaharren bizipenek balioren bat dute ondorengo belaunaldientzat; zaharren ezagupenek, ordea, gero eta leku gutxiago dute gizarte honetan.

Beste gauza bat da zahar askok ez duela hori ulertu eta oraindik lehengo garaietan bizi nahi dutela, kontatuko dutena gustura edo, gutxienez, jendetasunez jasoko duten belarrien bila bizi nahi dutela, zer ikasi ez dutelakoan. Baina, era berean, ez dira falta jubilatu ondoren ere ikasi nahi duten pertsonak. Batzuk unibertsitatean hasten dira edo propio helduentzat antolatutako ikastaroetan betetzen dituzte hitzaldietako aulkiak, erakusketak edo mintegiak.

Publicidad

Ikasi nahi duten zaharrak dira etorkizuna.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad