Borrar

Zaharrak zaindu

Ostirala, 14 maiatza 2021, 00:56

Comenta

Zerbait nabarmendu badu oraindik eraso egiten ari zaigun pandemiak, zaintzaren garrantzia da zera hori, elkar zaintzearen garrantzia. Eztabaida dezakegu zenbaterainokoa den gobernatzen gaituzten erakundeen zeregina hau edo hura zaintzeko orduan, baina argi nabarmendu da elkar zaintzea dela gizadiaren lehen betebeharra.

Egia da hamarralditan, mendetan, zaintzaren ardura emakumeona izan dela, horretarako plazaratu zela oraindik ere askoren ustez egia borobila den gezurra, alegia, emakumeok horretarako sortu ginela, hori dela emetasunaren adierazlerik nabarmenena, gaitasun berezia eta berezkoa dugula emakumeok zaintzarako.

Elkar zaintzea ez litzateke, beraz, gizadi osoaren adierazle, gizadiaren erdiarena baizik. Eta, halere, edonork ezagutzen du zaintzea gustuko duen gizona eta zaintza gorroto duen emakumea. Baina askok uste du, oraindik ere, emakumeok berezkoa dugula joera hori eta gizonezkoek ez, gizonentzat ikasitako zerbait dela, beste aukera askoren artean hobetsia.

Pixkanaka, agian oinak arrastaka, erakundeak hasi dira ulertzen zaintza gizarte osoari dagokiola eta arazoa agenda publikoan sartzen ari da. Gobernatzen gaituztenek ulertu dute erakunde publikoek ere ardura hori dutela, baina kontzientzia horrek kontrako korronte batekin egiten du topo, hain zuzen, zerbitzu publikoak esku pribatuetan uzteko jarrerarekin.

Adibiderik argiena zahar egoitzak lirateke. Pandemiak azpimarratu egin ditu sistemaren ahuleziak, irakatsi digu indarrean dagoen eredua ez dela aproposa. Birpentsatu egin behar dugu zaharren zaintza eta birpentsatze hori ezin dugu, soilik, erakundeen eskuetan utzi. Gizarte osoak hartu behar du parte eztabaida horretan, sistemaren helburu diren zaharrak barne. Zeren gaurko zaharrak ez baitira joan den mendekoak bezalakoak eta haien zaintzak ezin dio garai haietan garatu zen ereduari itsuki jarraitu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zaharrak zaindu

Zaharrak zaindu