Borrar
Audio-fikzioa bost ataletan banatua egongo da. EITB Media

Xabin Fernandezen 'Zure ilunetan' soinu-fikzioa jada entzungai, Guau plataforman

Itziar Atienza, Joseba Apaolaza, Anartz Zuazua eta Xabin Fernandez bera dira, besteak beste, lan honen aktore nagusiak

Asteartea, 25 azaroa 2025, 08:46

Comenta

'Zure ilunetan' lanak igogailu batean harrapatuta geratzeak sortzen duen tentsio guztia islatu nahi du eta jada entzungai dago EITBren GUAU plataforman. Xabin Fernandez Zubeldiak egin zuen gidoia, maiatzean jakinarazi zen hautatua zela eta ordutik ULU Mediak ekoiztu du EITB Mediarentzat eta Oier Arantzabalek zuzendu. Bost ataletan banatua, izaki misteriotsu batzuen lekukotzak dena hankaz gora jarriko du.

Audio fikzio honek aktore oso ezagunen parte hartzea izan du: Itziar Atienza, Joseba Apaolaza, Anartz Zuazua eta Xabin Fernandez bera, besteak beste. Anartz Zuazuak zuzendu ditu aktoreak; Alain Urrutiak sortu du irudia, eta soinu diseinuaren ardura Oier Arantzabalena izan da.

Astelehen honetan egindako agerraldian Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari orokorra eta Maite Goñi EITB Mediako Irrati eta Audio zuzendaria izan dira. Eta audio fikzioa aurkezteaz gain, Audiogile Berrien hirugarren edizioa iragarri dute.

Beraz, zabalik dago dagoeneko Audiogile Berriak ekimenaren 3. edizioan parte hartzeko aukera. Aurrekoaren ildotik, aurkezten diren lan guztietatik fikziozko hiru audio-gidoi proiektu onenak (bideragarritasun eta kalitate aldetik) garatu egingo dira, gidoi bilakatu arte.

Tabakalerako ikus-entzunezko laborategian hiru hilabetez lanerako lekua izango dute hiru proiektu finalisten egileek, martxotik maiatzera. Eta horrekin batera, 2000 euroko dirulaguntza jasoko dute proiektuak garatzeko, Tabakaleraren kontura, eta prestakuntzako eta gidoia garatzeko bi egonaldi egingo dituzte ondoko profesionalek lagunduta: Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberria ('Holobiontea'), Isabel Cadenas ('De eso no se habla', Ondas saria 2025) eta Oier Aranzabal (ULU Media). Proiektuak aurkezteko epea urtarrilak 12ra arte egongo da zabalik.

Horietako bat ekoitzi egingo du EITBk eta zabaldu. 2026ko maiatzaren amaieran emango du epai-mahaiak erabaki horren berri. Aukeratutako proiektuak 30.000 euroko aurrekontua izango du ekoizpenerako.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Xabin Fernandezen 'Zure ilunetan' soinu-fikzioa jada entzungai, Guau plataforman

Xabin Fernandezen 'Zure ilunetan' soinu-fikzioa jada entzungai, Guau plataforman