Borrar
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
Xabier Otaolearen 'Izozmendi' estreinatuko du bihar Euskadiko Orkestra Sinfonikoak

Xabier Otaolearen 'Izozmendi' estreinatuko du bihar Euskadiko Orkestra Sinfonikoak

Konpositore bilbotarraren lanaz aparte, Johann Sebastian Bach, Igor Stravinski eta Jean Sibelius ere entzungai izango dira Principal Antzokiko kontzertuan

El Correo

Miércoles, 20 de febrero 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Izotz pokerra' izenburuko programa eskainiko du bihar Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Gasteizko Principal antzokian, eta Xabier Otaolea konpositore bilbotarraren 'Izozmendi' obra berria estreinatuko du bertan. Johann Sebastian Bach, Igor Stravinski eta Jean Sibelius ere entzungai izango dira kontzertuan, euskal orkestrak jakinarazi duenez.

Ekimenaren arduradunek gogorarazi dutenez, Xabier Otaoleak (Bilbo, 1989) konposizioa ikasi zuen Musikenen Ramon Lazkano eta Gabriel Erkorekarekin, besteak beste. 'Izaerak' eta 'Dolmen' lanak estreinatu zituen BBVAren musika garaikideko zikloaren barruan, eta Gracia Querejetak zuzendutako 'Kalebegiak' proiektu kolektiboko film laburrari soinu banda jarri zion 2016an. Modu aktiboan hartu du parte Bilboko Udal Txistulari Bandan, 'Txistuak hitz egiten duenean' ikuskizunaren eta euskal musika herrikoiaren moldaketen bidez.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin 2016an estreinatu zuen 'Agartha' lanak izandako harrera beroaren ostean, Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkarteak eta SGAE Fundazioak lan berri baterako mandatua eman zioten Otaoleari, eta, euren hitzetan, orain, «lurralde izoztuetara egindako bidaia» proposatzen du 'Izozmendi' lanarekin. Konposizio berrian, Otaoleak iceberg baten bidaia deskribatzen du: glaziarretik bat-batean askatu eta jitoan nabigatu ostean, azkenik ozeanoan urtzen da.

Egilearen beraren hitzetan, icebergaren bizitza ibilbidea «bakardadeari buruzko hausnarketa bilakatu zen batez ere», ordu asko igaro baitzituen «bakarrik konposatzen eta nire burua ezagutzen». «Icebergak bezala, guztiok dugu norberak soilik ezagutzen duen ezkutuko alderdi bat», esan du. Gauzak horrela, ez ezazue pentsa eta anima zaitezte ikuskizun interesgarri honetaz gozatzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios