Borrar
Esne Beltza taldearen abeslariak formatu luze eta bikoitza aurkeztu nahi izan du bere azken egitasmo berrian. E. C.
Xabi Solanok disko bikoitzean kanta berriak eta zenbait bertsio uztartu ditu

Xabi Solanok disko bikoitzean kanta berriak eta zenbait bertsio uztartu ditu

Bertan kolaborazio ugari izan ditu eta berriro ere berarekin elkarlanean Jon Garmendia aritu da letrak konposatzerako orduan

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 8 de diciembre 2019, 23:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Xabi Solanok disko bikoitzean kanta berriak eta zenbait bertsio uztartu ditu. Edukiz eta kolorez beteta dago Hernaniko abeslariaren album berria. Hauxe bakarlari gisa kaleratu duen azken egitasmoa da. Lehendabiziko diskoak hamahiru kantu ditu eta bigarrenak, berriz, hamar. Bertan kolaborazio ugari izan ditu eta berriro ere berarekin elkarlanean Jon Garmendia aritu da letrak konposatzerako orduan.

Disko bat kaleratzen duen bakoitzean Solanori entzuleari ezuste bat ematea gustatu egiten zaio. 'Ereñotzu' bere aurreko bakarkako lanean partiturekin liburu bat eranstea izan zen erosleei emandako oparia. Oraingo honetan, aldiz, diskoan bertan dago ezustea, album bikoitza baita hauxe.

Lehendabiziko diskoko portadak kolore zuria du eta Mark Dasousarekin Valentzian ekoitzia izan da. Era berean, bigarrenak kolore beltza aurkezten du eta hauxe Haritz Harregurekin batera burutu du Euskal Herrian.

Disko honen aurkezpen ekitaldia asteazkenean, abenduak 4, egin zuen Donostian. Izan ere, buelta asko eman ondoren bere etxean bertan estudio txiki bat muntatzera ausartu da Solano eta hauxe bertan grabatu du. Musikalki trikia du ardatz nagusi. Gainera, rockaren eta folkaren kutsua ere aurkeztu egiten du diskoak.

Lehendabiziko diskoan Solano bere beldurrei eta zalantzei buruz mintzatzen da. Aitatasunetik ere hitz egiten du hernaniarrak. Izan ere, Solanok bere burua errekonozitzen du abestiotan. Bestalde, bigarren diskoak positibismoa eta alaitasuna ditu hizpide. Bertan maite dituen eta berak baten baino gehiagotan abestu dituen bertsioak jasotzen ditu.

Esne Beltza taldearen abeslariak formatu luze eta bikoitza aurkeztu nahi izan du bere azken egitasmo berrian. Entzuleak eskertzen baitu bilduma eskaintzen zaionean. Halaber, Durangoko Disko eta Liburu Azokaren harira, gaur Durangoko Azokaren barnean lauretatik aurrera ekitaldi berezi bat eskainiko du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios