https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Isa World Surfing Games 2019 lehiaketan 55 herrialdetako 240 kirolarik hartuko dute esku

Isa World Surfing Games 2019 lehiaketan 55 herrialdetako 240 kirolarik hartuko dute esku

Bertan Basque Teamek bekatutako lau kirolari euskaldun egongo dira

UNAI SARRIUGARTE

Isa World Surfing Games 2019 lehiaketan 55 herrialdetako 240 kirolarik hartuko dute esku. Bertan Samoa Amerikarra, Libano, Maldiva, Sri Lanka eta Tailandiako kirolariak lehendabiziko aldiz lehiatuko dira. Aurtengo edizioan emakumezkoen presentzia altua izango da eta bertan Basque Teamek bekatutako lau kirolari euskaldun egongo dira lehian.

Nippon Surfing Associationek (NSA) egindako proposamenari jarraituta, surfagatik ezaguna den Miyazakiko (Japonia) Kisakihama hondartza aukeratu dute irailaren 10tik 15era ospatuko den ekitaldian parte-hartzeko. WSG-eko 2019ko edizioa 2020ko Tokioko Jokoetarako sailkapen txapelketa izango da.

Surflari hauexek 2019ko World Surf Games txapelketaren bitartez sailkatuko dira, herrialde bakoitzak ezarritako oinarrien arabera. Munduko bost kontinenteetako surflari onenak izango dira lehian, bai gizonezkoen eta bai emakumezkoen modalitateetan.

Aipatu dugunez aurtengo edizioko euskal ordezkaritza oparoa izan da. Izan ere, lau euskal surflarik hartuko dute esku aurtego lehiaketan, hiru emakumezkok eta gizonezko batek. Hauexek Leticia Canales, Nadia Erostarbe, Ariane Otxoa eta Aritz Aranburu dira eta laurak Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Basque Teamek bekatu ditu.

Aurtengo lehiaketa gaur hasiko da eta irailaren 15a bitarte iraungo du. Gaur, Emakumezkoen Irekia eta Gizonezkoen Irekiaren hasiera izango da. Bihar, berriz, emakumezkoen Irekiko finalak eta Gizonezkoen Irekia ospatuko dira. Azkenik, irailaren 15ean gizonezkoen Irekiko finalak eta Itxiera zeremonia jorratuko dira.