Borrar
Willis Drummond -eko taldekideak.
Willis Drummond eta Inoren Ero Ni taldeak izango dira larunbatean Jimmy Jazz aretoan

Willis Drummond eta Inoren Ero Ni taldeak izango dira larunbatean Jimmy Jazz aretoan

Aretoko ateak 20:30ean irekiko dituzte baina oraindik ez dute adierazi zer ordutan hasiko den kontzertua

Paul Picado

Jueves, 24 de enero 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bi rock-talderen kontzertua izango dugu bihar Jimmy Jazz aretoan: alde batetik, Baionako Willis Drummond taldea arituko da, eta bestetik, Inoren Ero Ni talde andoaindarra. Oraindik ez dute adierazi kontzertua zer ordutan hasiko den, baina aretoko ateak 20:30ean irekiko dituzte. Sarrerak Interneten (12 euro gehi 1,5 euro kudeaketa-gastuengatik) edo leihatilan bertan eros daitezke (15 euro).

Willlis Drummond Baionan 2005. urtean sortu zen rock-taldea da. Dagoeneko zazpi lan kaleratu ditu, ehunka kontzertu eman ditu eta jaialdi garrantzitsuenetan ere parte hartu du, hala nola zkena Rock Festival, BIG festival, Sonorama, Hatortxu rock, Monkey Week, EHZ, eta Placebo, Mars Volta eta Black Sabbath taldeekin. Azken horrekin bira bat egin zuen Frantziatik, eta taldea bera Frantzia, Alemania eta Belgikatik ere ibili da. 2016. urtean kaleratu zuen 'Tabula Rasa' diskoa aurkezteko biran Japonian jo zuen iragan urteko otsailean.

Duela gutxi zazpigarren lana kaleratu du, 'Willis Drummond Live' izenekoa, 2018ko urriaren 13an Donostiako Intxaurrondo Kultur Elkartean zuzenean grabatu zuena. Lan horretan, aurreko bost diskoetako abestirik ezagunenak bildu ditu, eta CD eta DVD formatuetan atera du.

Bestalde, esan bezala, Inoren Ero Ni talde andoaindarra arituko da. Taldea 2002. urtean sortu zen, eta batez ere BAP! taldeko kideak ziren. Berriro elkartzea eta prestatuta zituzten abesti batzuei itxura ematea erabaki zuten. Handik bi urtera lehen diskoa kaleratu zuten, eta 2008an bigarrena. Harrezkero beste hiru lan ere plazaratu dituzte. Hardcore doinuak alde batera utzita, batik bat rock abestiak egiten dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios