Borrar
Directo La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Whitney Houston zuzeneko emanaldi batean

Whitney Houstonen 'I Will Always Love You' abestiak 1.000 milioi bisita baino gehiago izan ditu Youtuben

90eko hamarkadako artista estatubatuarra klub esklusibo horretan sartzea lortu duen garai hartako lehen bakarlaria izan da

NAHIKARI CAYADO

Astelehena, 2 azaroa 2020, 19:47

Whitney Houston inoiz entzun izan den ahotsik onenetakoa izan zen. Artista estatubatuarra 2012an hil zen 48 urte zituela, baina bere abestiek mundu osoko milioika pertsonen egunerokotasunaren parte izaten jarraitzen dute gaur. Horregatik, ez da harritzekoa hil eta zortzi urtera beste errekor bat lortu izana.

90eko hamarkadako artista estatubatuarrak 1.000 milioi bisita baino gehiago lortu izan ditu Youtuben bere abesti batengatik, historian klub esklusibo horretan sartzea lortu duen garaiko lehen bakarlarian bihurtuz. Horrela adierazi du behintzat Billboard musika hedabideak. Zein izan da baina hain ospe handia daukan abestia?

Nola ez, 'I Will Always Love You' da kantua, 'El Guardaespaldas' filmari esker ezagun egin zena. Abestia 1992an atera zen eta mundu mailako fenomeno bat izan zen urte askotan. Halere, Houston hil ondoren kantua musika zerrenden lehenengo postuak okupatzen hasi zen berriz ere. Orain, bideo horrek mila milioi erreprodukzio baino gehiago egin ditu Youtuben. Onenak bakarrik iritsi daitezke kopuru horretara. Eta Whitney Houston onenetakoa izan zen.

Abeslaria mila milioi erreprodukzio baino gehiago dituzten bideoen klubean sartu bada ere, oraindik nahiko urrun dago plataformako bideo ikusienen zerrendatik. Luis Fonsi eta Daddy Yankeeren 'Despacito' abestia dago lehenengo postuan, 7.032.454.756 bisitekin. Bigarren tokian 'Baby Shark' haurren abestia dago, 7.008.240.292 bisitekin. Hirugarrenik bestalde, Ed Sheeranen 'Shape of you' dago, 5.043.655.929 bisitekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Whitney Houstonen 'I Will Always Love You' abestiak 1.000 milioi bisita baino gehiago izan ditu Youtuben

Whitney Houstonen 'I Will Always Love You' abestiak 1.000 milioi bisita baino gehiago izan ditu Youtuben