Borrar
Pierre Rollet surflariak olatu bat hartzen du Punta Galea Challengeko XIII. edizioan. EFE
Big Wave Forum Getxon, olatu handien surfaren nazioarteko lehen foroa

Big Wave Forum Getxon, olatu handien surfaren nazioarteko lehen foroa

Europako olatu handiko txapelketa bakarra den Punta Galea Challengen baitan dago ekitaldia

Ander RETOLAZA DELGADO

Martes, 12 de noviembre 2019, 22:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Romo Kultur Etxeak Big Wave Forum hartuko du ostegunean eta ostiralean, hilaren 14 eta 15ean hain zuzen ere. Ekimen hori Europako olatu handien surfaren nazioarteko lehen foroa da eta eguenean inauguratuko da arratsaldeko 17:00etan.

Foroaren hasieran, kirol ekitaldiaren parte-hartzaile entzutetsu bati elkarrizketa egingo zaio, Punta Galea Challenge egiteko itxaronaldia aprobetxatuz. Gainera, Heavy Water-eko protagonista eta olatu handien espezialista den Nathan Fletcher surfista kaliforniarraren azken filma estreinatuko da. Sarrerak dohainik eskuratu daitezke Romo eta Villamonteko Kultur Aretoetan.

Honetaz gain, goizean, Sopelan, Olatu handietako salbamendu tailerra izango da, eguna osatu nahi dutenentzat.

Topagune

Ostiralean, azaroaren 15, eguerdiko 12:00etan enpresen arteko topaketa bat egongo da Getxolanen egoitzan. Hiru aldiz munduko txapelduna izan den Twiggy Baker hegoafrikarra eta Big Wave Tourren fundatzailea den Gary Linden bertan izango dira, biak surf modalitatearen mundu mailako ikur eta enpresari izanik.

Arratsaldean, aldiz, protagonista horiek beraiek solasaldia izango dute Romo Kultur Etxean. Gainera, Plentziako surflaria den Natxo González, Lapurdiko Pierre Rollet eta duela hilabete eskas olatu handien munduko txapelketaren egoitza izan zen Nazaréko (Portugal) alkate den Walter Chicharro dira soslaira gehituko direnak. Horrela, 'Olatu Handien Surfa gaur egun' premisarekin, hitzaldiak eta mahai-inguru ireki bat eskainiko dituzte.

Foroari jarraiki gainera, Euskal kostaldeko eta, zehatzago, Bizkaiko surfaren sorleku den Getxoko surfaren historiari buruzko argazki erakusketa bat egongo da, azaroaren 13tik 20ra arteko epemugan.

Foroko ekintza guztiak irekiak eta doakoak izan arren, Getxoko Udalak aurrez izena ematea gomendatzen du, edukiera dela eta. Hemen egin daiteke: puntagaleachallenge@gmail.com. Punta Galearen sare sozialetan ere zabalduko dute informazioa: Challenge@GaleaChallenge.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios