https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Vueling Loiuko Aireportuko lehen konpainia da

Vueling konpainiako hegazkina Loiuko aireportuan./Manu Cecilio
Vueling konpainiako hegazkina Loiuko aireportuan. / Manu Cecilio

Egunotan espainiar airelineak bosgarren hegazkina jarri du aireportuan

UNAI SARRIUGARTE

Vueling Bilboko Aireportuko lehen konpainian bihurtu da. Izan ere, azken egunotan espainiar airelineak bere bosgarren hegazkina jarri izan du. Hori dela bide, 1,8 miloi eserleku jarri ditu salgai uda honetarako, iazko denboraldiarekin alderatuta %9 billete gehiago.

Gainera, Vuelingek hiru norabide berri estreinako ditu Loiuko Aireportutik. Hauetako bi astean birritan eskainiko dira: batetik, Florentzia (Italia) eta; bestetik, Coruña ( Galizia). Astean hiru alditan, berriz, Portora (Portugal) egingo dituzte hegaldiak. Norabide berri hauek Espainiar estatu mailan zein nazioartean guztira 24 hegaldi egitea ahalbidetuko dute.

2006. urtean iritsi zen Vueling Bilboko Aireportura. Harrezkero, hazkunde iraunkorra izan du eta hegazkin berri honekin Euskal Autonomia Erkidegoaren alde egiten duen apustua berresten du.

Bosgarren hegazkin honek 40 lanpostu berri sortuko ditu. Batetik, lanpostu zuzenak: pilotu eta hegazkineko laguntzaileak; bestetik, zeharkakoak: 'handling' deituriko eta aparatuen mantentze lanekin lorturiko plazak.

Vueling 2004. urtean sortutako Europako kostu baxuko hegaldi konpainia da. Egoitza nagusia El Prat de Llobregaten (Bartzelona) dauka eta Euskal Herrian Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetatik lan egiten du. Aire-konpainiak egun 140 helmuga baino gehiago eskaintzen ditu. Egunean 300 bidaia baino gehiago burutzen ditu, espainiar estatuko merkatu kuotaren %45era helduz.

Bestalde, IAG (International Airlines Group) taldearen barruan dago. Holding espainiar-ingeles honen barruan honako airelinea hauek daude: Iberia, British Airways, Level, Vueling eta Aer Lingus.