https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Vital zuhaitzak' izeneko festa, gaur, Gasteizen

Ekimenaren irudia./
Ekimenaren irudia.

Florida parkean izango da, 11:30etik aurrera, eta lehiaketak eta jarduerak izango dira jende guztiarentzat

PAUL PICADO

Ingurumenarekiko eta kultura ondarearekiko konpromisoa garatzeko ekimenaren barruan, 'Vital zuhaitzak' izeneko festa ospatuko da gaur igandean Gasteizko Florida parkean. Festa 11:30ean hasiko da, eta besteak beste lantegiak, lehiaketak eta bestelako jarduerak izango dira jende guztiarentzat.

Ekimena martxoan hasi zen, eta parte-hartzaileek zuhaitz jakin bat edo zuhaitz-multzo bat aukeratu, eta zenbait esperimentu egin behar zituzten. Horrela, zuhaitzaren ezaugarri fisiko eta biologikoei, inguruaren kalitateari, klima-aldaketa arintzeko gaitasunari eta ondare material edo ez-materialari buruzko informazioa bildu behar zuten.

Zuhaitza «Zuhaitz Berezien Katalogo Irekitik» aukeratu behar zuten, beren ezaugarri ezohiko edo nabarmenengatik (neurria, adina, historia, edertasuna, egoera eta abar), babes berezia merezi duten zuhaitzak direlako. Dena den, lurralde bakoitzeko pertsonentzat interesgarria bazen, babestu gabeko beste zuhaitz bat hartzeko aukera ere bazegoen. Guztira, 900 pertsonak baino gehiago parte hartu dute, eta hiru modalitate zeuden: bideoa, marrazkiak eta argazkiak.

Ekimenarekin amaitzeko, igandeko festa hau ere antolatu da. Esan bezala, 11:30ean hasiko da, eta ordu horretan, 'Ile-apaindegi zoroa' eta makillajea aretoa irekiko dira. 11:45ean haurrentzako antzerkia izango da, eta handik ordu erdira jaialdiaren hasiera ofiziala izango da. Ekimeneko parte-hartzaileei sariak banatuko zaizkie. 13:00etan, girotzeko musika jarriko da eta bertaratuei elkarrizketak egingo zaizkie. 13:30ean, Txagu Magu magoak magia-emanaldia egingo du eta 14:30ean festa amaituko da. Tarteka zenbait gune egongo dira, hala nola puzgarriekin, kartekin eta gurdiekin.