https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Vital Fundazioa Aretoak omenaldia egingo dio trenari

800 pieza inguru bildu ditu hainbat artxibategik eta bildumagilek lagata, horien artean, Europako tren-bildumarik onena

I.AGOTE

Vital Fundazioa Aretoan, ikusgai izango da, bihartik aurrera, ‘Trena ziztu bizian. 1889, Vasco-Navarrotik Orient Expressera’; trenaren arloari omenaldia egiteko asmoz antolatu den familientzako erakusketa. 800 pieza inguru ikusteko aukera izango da apirilaren 1era arte, hala nola maketak, argazkiak eta beste zenbait gauza. Fernando Martínez de Viñaspre da komisarioa eta berak egin du erakusketaren diseinua ere; piezak hainbat artxibategi eta bildumagilek lagatakoak dira.

Munduan lehendabiziko trena 1830. urtean inauguratu bazen ere, Liverpool eta Manchester hirien artekoa, hain zuzen ere, 1889. urtea oso emankorra izan zen trenari dagokionez. Nazioartekoari begira, urte horretan inauguratu zen Orient Express tren mitikoaren Istanbulera zihoan linea. Hurbiltxoago, Arabako Lurralde Historikoan, 1889an abiarazi zen trenbide estuko lehendabiziko trena, Vasco-Navarroaren Leintzeko linea edo, herritarren artean el trenico izenaz ezaguna zena. Aipagarria da, zerbitzu hori itxi zutenetik berrogeita hamar urte igaro direnean, gaur egun, Vasco-Navarro trenbidea ibilbide berde saritua eta ospetsua dela.

II. Industria Iraultza ez litzateke era berean ulertuko trenaren pisu erabakigarria aintzat hartu barik, eta mundu osoan izan zituen garapena eta hedapena XXI. mendean bizi dugu iraultza teknologikoaren parekoak dira. Euskal Herria sekula ere ez da geratu tren-industriaren garapenetik kanpo, izan ere, lineak ustiatzeko konpainia propioak sortu izan ditu, eta trenak egiteko industria garrantzitsua garatu du. CAF da adibide ona, bere trenak mundu osotik saltzen dituen ehun urte luzeko enpresa, eta TALGO, punta-puntako enpresa trenak egiten eta diseinatzen.

800 pieza baino gehiago maketak, argazkiak eta gainerako elementuak elkartuta

‘Trena ziztu bizian. 1889, Vasco-Navarrotik Orient Expressera’ erakusketak ibilbide laburra egiten du trenak eman dizkigun oroitzapen eta bizipenetatik. Horrela, esaterako, Vital Fundazioa aretoan 800 pieza izango dira ikusgai, maketak, argazkiak eta beste zenbait elementuren artean. Europako tren-bildumarik onena ere erakutsiko da, 1:32 eskalako bapore-makinak ditu, eskala errealekoak bezala eginak eta berdin dabiltzanak. Orient Express mitikoaren maketa osoa ere egongo da, bagoiak eta guzti, eta gainera, erakusketa-aretotik ibiliko da, baporeak bultzatuta, programatu den egunetan.

Bertaratzen diren pertsonek Euskal Herrian pentsatu eta fabrikatutako trenak ikusi eta gozatzeko aukera izango dute. Maketa handia egongo da eta TALGO tren bi ibiliko dira bertatik, baita CAFek mundu osorako egin dituen trenen maketa estatikoak ere.

Ekoizpen lan handia ere badu erakusketak, eta xehetasun osoz berregin dira, eskala errealean, Orient Expess trenaren luxuzko jatetxe-bagoi baten guneak, esate baterako, baita tren horren beste bi bagoi ere, eta leihoak atzetik argiztatutako argazkiak erakusketako erabiltzen dira. Vasco-Navarroaren hirugarren klaseko bagoi bat ere berregin da, eta ibilbide berdea ere han dago, trenaren joan-etorriaren lekuko, argazkiak eta informazioaren bitartez.

Erakusketa, gainera, bildumagile garrantzitsu biren lagapenari esker egin ahal izan da. José Luis Casacubertak 22 ferrokarril-lokomotor laga ditu, 1:32 eskalakoak, baporekoak eta elektrikoak, baita ibil daitezen zirkuitu bat ere. Raúl Valles-ek, bere aldetik, 1:22,5 eskalako maketa bat ekarri du, dagokion lokomotorrekin, baita hainbat garaitako trenez osatutako miniatura-bilduma bat ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos