Borrar
'Vintage Brothers' ikuskizuna izango da ostiralean Berantevillako plazan

'Vintage Brothers' ikuskizuna izango da ostiralean Berantevillako plazan

Circo Los konpainiak prestatutako lana 19:30ean izango da

paul picado

Martes, 13 de agosto 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Vintage Brothers» izeneko ikuskizuna izango da ostiralean Berantevillako plazan. Circo Los konpainiak antzerki-lan berezia prestatu du, vintage clown eta zirku klasikoa ikusgai izango direlako, 30eko hamarkadako urteak izango balira bezala. Ikuskizuna 19:30ean hasiko da, eta sarrera doan da.

Ikuskizun honetan bi zirku-artistak ikuskizun handia egin nahi dute, hain zuzen ere beren arbasoek XX. mendearen lehen erdialdean arrakasta handia lortzen zuten horrekin. Baina dena ez da behar bezala aterako, eta hainbat arazo izango dituzte. Besteak beste malabarak, monozikloa, trapezioa, akrobazi arriskutsuak eta Chaplin, Laurel&Hardy eta Marx anaien kutsua duen umorea erabiliko dituzte.

Circo Los konpainia 2006. urtean sortu zen Brasilen, «La historia de los tigres de circo» ikuskizunarekin. Geroago, «Memorias de un tigre de circo» prestatu zuten, baina «Cabaret parodia» izeneko lanarekin hasi zen konpainia arrakasta lortzen. Ordubete baino zertxobait gehiagoko ikuskizunean hiru artista bakarrik aritzen dira, kabaret formatuarekin. Umorea, poesia bisuala eta zirku teknikak nagusi dira.

Ikuskizun handiekin lortu zuten arrakasta ikusirik, formatu txikiko ikuskizunak ere prestatzen hasi ziren, hala nola «Circo Sol», «Barreja» eta ostiralean ikusgai izango dugun «Vintage Brothers». Antonio Correa Firmino eta Igor Buzato dira arituko diren artistak.

Correa Firmino Rio de Janeiroko Zirku Eskola Nazionalean prestatu zen, lurreko akrobazia, minitranpolin, tranpolin, malabarak eta monoziklo espezialitateetan. Zenbait zirkutan aritu zen lanean eta azkenean Espainiara etorri zen, beste konpainia batzuetan kolaboratzaile gisa aritzeko. Bestalde, Buzato, Rio de Janeiroko Zirku Eskola Nazionalean ere prestatu zen, airetiko koadrante, trapezio bolante handi, tranpolin eta patin akrobatikoko espezialitateetan. Aurrekoak bezala zenbait zirkutan lan egin du, besteak beste Brasilen, Portugalen, Katalunian, Frantzian eta Danimarkan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios