https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Valderejoko Parke Naturaleko hegaztien kantua identifikatzeko jarduera berezia izango da bihar

Valderejoko Parke Naturaleko txoko bat./E. C.
Valderejoko Parke Naturaleko txoko bat. / E. C.

'Hegaztien kontzertua' izenarekin, familientzat pentsatutako jarduera izango da

PAUL PICADO

Hegaztiak gustukoak dituztenek jarduera berezia izango dute bihar larunbatean Valderejoko Parke Naturalean, izan ere, 'Txepetxa' ornitologia elkartearekin lankidetzan, ibilbide txiki bat egingo da elkarte horren ornitologoekin, ibilbidean zehar aurkitzen diren hegaztien kantuak identifikatzeko. Jarduera batik bat familientzat izango da.

JEkimena Lalastrako parketxean hasiko da, 10:00etan, eta gutxi gorabehera lau orduko iraupena izango du, beraz, 14:00etarako amaitzea espero da. Jardueran parte hartzeko, izena eman behar da, eta horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko dute interesdunek parquevalderejo@parques.araba.eus helbidera, edo bestela, parketxeko telefono honetara deitu: 945 353146. Jardueraren prezioa 2 eurokoa izango da, eta 14 urtetik beherakoek, berriz, euro bat ordaindu beharko dute.

Valderejoko Parke Naturala Arabako mendebaldeko muturrean kokatuta daga, eta hainbat ingurumen eta paisaia ditu. Arabako parkerik txikiena da, 3.496 ha-ko hedadurarekin. Hala ere, Araban Parke Natural izendatu zuten lehen parkea da, 1992. urtean hain zuzen ere. Bestalde, 2013. urtean, turismo kalitatearen Q-a lortu zuen, ziurtagiri hori lortu zuen, horrela Euskadiko lehen naturagune babestuan bilakatuz.

Hegazti harkaiztar ugari daude, hain zuzen ere, malkar harritsu handiak daudelako. Besteak beste sai arreak, sai zuriak, arrano beltzak, belatz handiak, malkar-sorbeltzak, belatxinga mokohoriak eta belatxinga mokogorriak ikus daitezke. Hala ere, sai arrea nagusi da, Euskal Autonomia Erkidegoko harrapari sarraskijale honen koloniarik handiena Valderejon baitago.

Temas

Euskera