Borrar
Valderejoko parkea.
Valderejoko landare eta animalia espezieen inbentarioa egingo dute asteburu honetan

Valderejoko landare eta animalia espezieen inbentarioa egingo dute asteburu honetan

Zenbait adituk parke natural honetako espezieak identifikatuko dituzte, eta edozein herritarrak parte har dezake jardueran

Paul Picado

Viernes, 31 de mayo 2019, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jarduera berezia izango da asteburu honetan Araban dagoen Valderejo kontserbazio bereziko eremuan, izan ere, zenbait adituk, bertan dauden landare eta animalia espezieen inbentarioa egingo dute. Larunbatean, 20:00etan hasiko dira espezieak identifikatzen, eta igandean amaituko dute, 17:00etan. Jardueran edozein herritarrak parte har dezake, eta ez da aldez aurretik izena eman behar. Laginketa bakoitza hasi baino 30 minutu lehenago bertaratu besterik ez da egin behar.

'Bioblitz' delako bat antolatuko dute, hau da, talde taxonomiko batek, edo batek baino gehiagok, egun eta toki jakin batean elkarlanean egindako laginketa. Oinarrizko estazio bat ezarriko dute Lalastrako Parketxean, boluntarioak eta adituak elkartu eta hortik laginketak egiten has daitezen. Parte-hartzaile asko badago, taldeak egingo dira, eta arduradunek talde bakoitzaren parte-hartzaile kopurua ere muga dezakete. Jardueraren helburua eremu horretan bizi diren espezieei buruzko ahalik eta informazio gehien biltzea izango da.

Valderejo Arabako mendebaldeko muturrean dago, eta biodibertsitate handia du, izan ere, klima atlantikoa eta mediterraneoa tartekatzen diren eremu batean dago. Naturazaleak gutxitan joaten diren tokia da, beraz, datu gutxi daude horko fauna eta florari buruz. Hori dela eta, 'bioblitz' hau antolatu dute, hain zuzen ere.

Laginketak egun osoan egingo dira, eta egunaren arabera honela antolatuta daude: larunbatean, 20:00etatik 23:00etara, hegaztien laginketa egingo da; 21:00etatik 23:00etara, saguzarrena; 22:00etatik 23:00etara, anfibioena eta gaueko tximeletena. Igandean berriz, 07:00etatik 10:00etara hegaztiena egingo da; 09:00etatik 10:00etara, lurreko ugaztunena; 13:00etatik 16:00etara, narrastiena; 11:00etatik 14:00etara, odonatuena eta eguneko tximeletena; 13:00etatik 16:00etara, koleoptero eta armiarmena, eta azkenik, 10:00etatik 13:00etara, onddo eta landareena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios