https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Utzi mezua seinalearen ondoren' antzezlana izango da Principal Antzokian

Obraren aktore batzuk./Principal Antzokia
Obraren aktore batzuk. / Principal Antzokia

Ttanttaka konpainiaren lana urriaren 22an izango da, 20:30ean, eta sarreren prezioa 15 eta 7,50 euro artekoa izango da

PAUL PICADO

Ttanttaka konpainiak prestatutako 'Utzi mezua seinalearen ondoren' antzezlana izango da Gasteizko Principal Antzokian urriaren 22an. Emanaldia 20:30ean hasi eta gutxi gorabehera ordubete eta erdiko iraupena izango du, 22:00ak arte. Sarrerak hemen eros daitezke, eta prezioa 15 euro (sarrera orokorra) eta 7,50 euro (30 urtetik beherakoak) artekoa izango da.

Obra honetako antzezleak Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Oihana Maritorena eta Leire Ruiz dira, eta egilea Arantza Portabales. Beren arazoei aurre egiten ez dieten lau emakume agertzen dira, terapia gisa, erantzungailu automatiko bat erabiltzen dute, beraien arazoak kontatzeko.

Lau emakumeak Marina, Carmela, Sara eta Viviana dira. Marina dibortzioetan aditua den abokatua da; Carmelak minbizia dauka eta bere semea agurtu behar du; Sara, familia aberats baten alaba da, baina bere ezkontzaren presioa dela eta, bere buruaz beste egiteko zorian egon da. Azkenik, Viviana, Madrilgo prostituta bat da, baina bere familiak Ikean lan egiten duela uste du.

Hasiera batean lau emakumeen istorioak oso urrun daudela ematen du, baina pixkanaka lotzen joaten dira, eta pertsonaia bakoitzak besteekin zerikusia du, izan ere, denek erabiltzen dute hitza beren istorioak kontatzeko. Berez, maitasunari, bakardadeari eta komunikaziori buruzko obra da, baina bizitzari eta heriotzari, familia-harremanei, amatasun arduratsuari, egiari eta gezurrari, ezkontzari, independentziari, zintzotasunari, leialtasunari eta traizioari buruz ere hitz egiten da.

Temas

Euskera