https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

30 urtetik gorako gazteek lan baldintza hobeak aurkezten dituzte

30 urtetik gorako gazteek lan baldintza hobeak aurkezten dituzte
Fotolia

Zahartu ala kontratu mugagabeak eta lanaldi osko kontratazioak handitu egiten dira

UNAI SARRIUGARTE

30 urtetik gora onera egiten dute Euskadiko gazteen lan-baldintzek. Izan ere, zahartu ala kontratu mugagabeak eta lanaldi osoko kontratazioak handitu egiten dira, baita soldatak handiagotu ere. 30 urtetik 34 urtera bitarteko langileen erdiak baino gehiagok kontratu mugagabea dute, (%53,9). Era berean, 30 urtetik beherakoen herenak baino ez du kontratu mugagabea, hau da, (%35,5).

Datu hauek, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteen Behatokiak bildu ditu. 30 urtetik 34 urtera bitarteko langileen hiru herenek baino gehiagok lanaldi osoko enplegua dute, (%78,8). 30 urtetik beherako langileriaren %69,4, berriz, lanaldi osoko lana du. Zifra hauek nahiko erlatiboak dira. Izan ere, 16 urtetik 29 urtera bitarteko gizonezkoek lanaldi osoko enplegu gehiago dute 30 urtetik 34 urtera bitarteko emakumezkoekin alderatuz gero.

Bestalde, soldatek gora egiten dute adinean aurrera egin ahala. 30 urtetik 34 urtera bitarteko pertsonek, batez beste, 30 urtetik beherakoek baino 200 euro gehiago irabazten dute hilero, hau da, 1,297 euro garbi inguru hilean. Estatistika hauek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuorde den Marcos Murok eman ditu.

Murok nabarmendu duenez: «Oraindik mantendu egiten da gizonezkoen eta emakumezkoen arteko soldata-aldea». Izan ere, bere ustetan arlo horretan lan handia dugu egiteko denok, gizarteak, enpresek eta erakundeek barne.

Halaber, Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak helarazi duenez: «30 urtetik 34 urtera bitarteko emakumeek, batez beste, 1.209 euro kobratzen dituzte hilean, eta adin horretako gizonezkoek, aldiz, 1.383 euro». Estatistika hauek Gazteen Euskal Behatokiak duela aste batzuk plazaratu duen «Gazteak eta Enplegua Euskadin 2017» txostenekoak dira.

Gazteen Euskal Behatokia gazteria zertan den eta zein bide daraman momentu oro eta orokorrean jakiteko balio duen tresna da. Behatoki hau administrazioek gazteria dela-eta egiten dituzten ekintzek zein eragin duten balioesteko erreminta da.

Temas

Euskera